Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!

Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:

11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:

Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€

Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:

Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia
Lizarra-Iruña
Plentzia-Sopela-Algorta-Derio
Oion-Laguardia-Bastida-Gasteiz-Legutio
Animatu eta zatoz gurekin Durangoko Azokara!
Izen ematea abenduaren 2a arte hemen

TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!

Durangoko Azokara txangoa

Informazioa gehiago: mintzakide@topagunea.eus
Arratsaldean azokara bisita
Itzulera 19:00

Mintza Egun ederra Lapuebla de Labarkan

Mintza Egun ederra Lapuebla de Labarkan

Mintzalagunon munduak euskaraz konektatzeko eta elkarrekin esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera paregabeak eskaintzen dizkigu. Bidelagunak eta bidelariek elkar hartuta egiten dugu bidaia aberasgarri eta emankor hau. Helburu desberdinak baina emozio partekatuak dira oinarri. Sare eder honen partaideak tokian toki euskaraz bizi eta urtean behin elkartzen gara, Mintza Egunean.  Gure begiradek topo egin eta komunitatea indartzeko ospakizun eder honetan hain zuzen ere.

Aurten Ekainaren 1-an Lapuebla de Labarkan elkartu ginen ospakizunean 150 pertsona inguru. Bertakoak eta Euskal Heriko hainbat txokotatik joandako mintzalagunak hurbildu dira: Bera, Doneztebe, Elizondo, Iruña, Hondarribia, Donostia, Elgoibar, Pleantxia, Bergara, Arrasate, Lehintz Gatzaga, Gasteiz, Derio, Algorta… Urterik urte euskaltzale berriek mundu eder honekin bat egiten dute.

Hiru autobusetan bidaiatu dugu elkarrekin, jai giroa eta elkar ezagutzeko gogoa nagusi. Eguraldia lagun, Lapuebla eta herria eta ingurunea ezagutzeko primerako aukera izan zuten bertaratuek: ardo eta olioa dastatzen ikasi, Covila upategia bisitatu, Poveda parke naturalae ezagutu… Esperientzia fresko eta parte hartzaile hauek egun beroa freskatzen lagundu dute.

Aurten Jaime, Goreti eta Susanak osatutako mintzalagun taldea omendu dugu. Bereziki Jaime Kortabarria, egindako lanagatik. Izan ere, Arratzuko izan arren, Bastidako taldearen kide aktibo eta emankorra da. Iaz Alain Callejok Arabako Errioxan Mintza Eguna antolatzeko lekukoa jaso zuen eta aurten bera izan da omenduei saskia emateko arduraduna. Zorionak zuen ekarpen aberasgarriengatik!

Bestetik, Hondarribiko Mintzasaltxerak ere gorapaitu ditugu eta beraien egindako ekarpenak eskertu dizkiegu. Mintzasaltxeren laguntzeko prestutasuna eta Euskararen Ginkanan egindako lana nabarmendu nahi izan ditugu. Izan ere, fin-fin ibili ziren lanean baina oraingoan ez dute finalera heltzerik iritsi eta jokoan zeuden 3000€ak hurrengo baten lortzera animatu ditugu.

Mintzalagunon arteko konexioa jarduera, herri bazkari, zozketa zein dantza plazan nabaria zen. Elkarren eskutik esperientzia ahaztezinak bizi ditugu euskaraz, sare eder ehuntzera animatuko al zara?

 

 

Tutik gura mintzalagunon mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen dizugu. Euskara duzu mundu magiko honen giltza. Bidaia eder honetan bidelagun eta bidelari berri asko ezagutzeko aukera parez pare duzu. Erdoildutako euskara olioztatzeko edota euskaraz bizitzeko gogoa baldin baduzu egin gurekin bat! Zure ingurukoren bat ere gonbidatzera animatzen zaitugu. Ongi etorri mintzalagunon mundura!

 

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ekainaren 1ean

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ekainaren 1ean

La Puebla de Labarkan hertzidura berezia dabil azken aldian, Euskaltzaleen Topagunearekin batera bertako Udala, Arabako Errioxako kuadrilla, Mintzalagunak eta zenbait eragilek antolatuta Mintza Eguna 2019 ospatuko delako bertan.

Arabar Errioxako Mintzalagunek Hondarribiakoei hartu diete lekukoa eta jadanik prest dute ekainaren 1erako egitaraua Lapueblan:

11:30 Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan

12:00 Bi bista gidatu aukeran 3hauen artean:

-Ardo eta olio dastaketa herriko plazan

-Tren turistikoa Covila upategira eta upategian bisita

-Tren turistikoan Póveda parke naturalera bisita

13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.
15:00 Bazkaria. Ikastolan
17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria Ansorregi eta Larrañaga Trikitilariekin. Ikastolan .

19:30 Dj Gotzon Dc herriko plazan

Hamabost egun besterik ez dira falta egun handirako eta makina bat jende ari da galdezka bazkari txartelen inguruan. Urtero bezala, gainera, Mintza Egunera joateko autobusak antolatuko dira herri ezberdinetatik eta laster izango haietan izena emateko aukera. Maiatzaren 24ra arte mintzalaguna.eus webgunean, eta Hondarribiko Blagan kafetegian izango dira eskura txartelak.

Mintza eguneko txartelak maiatzaren 24arte:

Mintza egunera joateko autobusetarako txartelak eta bazkarikoak erosteko aukera maiatzaren 24arte egongo da mintzalaguna.eus webgunean edo Arabar Errioxako Kuadrillaren egoitzako euskara zerbitzuan, La Guardiako Euskaltegian, Oiongo Esukaltegian, Assa Ikastolan edo Bastidako turismo bulegoan.

Lau txartel mota:

Bazkaria eta hamaiketakoa 22€

Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 14€

Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 30€

Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa umeak 20 €

Bost menu aukeran:

Helduentzat menuak:

A menua: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin.

B Menua, beganoa: Sasoiko entsalada +Arabako indabak + postre beganoa

Z Menua, zeliakoa: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)

Ogia, Arabar Errioxako ardo beltz eta txuria, Tologorriko zuku natural ekologikoak, kafea esnea eta infusioak

Haurrentzat menuak:

H Haurren menua: txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin

HZ Haurren menu zeliakoa: Txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)

Ogia, Tologorriko zuku natural ekologikoak

Autobusez joateko aukera izango da. 3 autobus antolatu ditugu:

ELIZONDO-IRUÑA-LIZARRA-LOGROÑO-LA PUEBLA

HONDARRIBIA-DONOSTIA-ELGOIBAR-SORALUZE-BERGARA-ARRASATE-LAPUEBLA

GETXO DERIO IZARRA-GASTEIZ-MENDIALDEA-LA PUEBLA

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan izango da ekainaren 1ean.

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan izango da ekainaren 1ean.

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan izango da ekainaren 1ean.

Mintza Egunak Gipuzkoatik Arabara egin du salto aurten eta Hondarribiari La Puebla de Labarkak hartu dio lekukoa.
Ekainaren 1an Lapuebla de Labarkan izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune.
Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria…
Urtero bezala, egun osoko festa izango denez, autobusak antolatuko ditugu Lapueblara joateko. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren eta autobusen ibilbidearen berri!
Aurrerago emango dizuegu egitaraua, bazkarien menuak eta autobusen ibilbidearen berri. Bitartean, euskaltzaleen artean egun polita igaro nahi baduzue, gorde data agendan!

http://www.irunerrikomintzakide.org/event/mintza-eguna-2?preview_id=17330&preview_nonce=b54a990982&_thumbnail_id=-1&preview=true

Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako. MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI.

Hamabost egun besterik ez dira falta Euskal Herriko Mintzalagunen jaiak  eta Blagan egunak bat egin dezaten Hondarribian. Ekainaren 2an euskaraz bizitzearen aldeko aldarrikapena zabalduko dute Hondarribian, jai giro ezin hobean.

Txartelak maiatzaren 24ra arte

Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari buruz galdezka. Horregatik, izena emateko epea  laster zabalduko dugu. Maiatzaren 24ra arte, Mintza Egunerako txartelak  mintzalaguna.eus webgunean etaHondarribiko Blagan kafetegian hartu ahalko dira.

Lau txartel mota  

  • Bazkaria eta hamaiketakoa 17€
  • Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 10€
  • Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25€
  • Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa (umeak)  18€

Bost menu aukeran

Urtero bezala, bazkarirako menu ezberdinak izango dira aukeran, honakoak:

  1. Paella + oilasko errea entsaladarekin + ijito besoa.
  2. Menu bejetarianoa: barazki menestra + barazki lasagna + fruta.
  3. Haurren menua: makarroiak + eskalopea chip patatekin + helatua.
  4. Helduen menu(1 menua) zeliakoa.
  5. Haurren menu zeliakoa.

Menu guztietan: ardoa, sagardoa, ura, ogia (gluten gabea), kafea eta txupitoa.

Autobusen ibilbideak

Egun osoko festa izango denez, autobusak ere ari gara antolatzen Hondarribira joateko. Aurrerago emango dizuegu autobusen ibilbidearen berri zehatza!

Nafarroako autobusa, Lizarratik abiatuko da, Iruñerriko Mintzalagunak Trinitarios aparkalekuaren parean jasoko ditu eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak jasoko ditu. Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hauek erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko lagunak, ezagunak, amoranteak, senideak,…..!!

Bazkaria eta autobusa erreserbatzeko esteka : https://goo.gl/forms/Qq98LyPRCEcM8gV13

Iazko Mintza Eguna Derion izan zen, argazkiak hemen ikusi daitezke.

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ekainaren 1ean

La Puebla de Labarkan hertzidura berezia dabil azken aldian, Euskaltzaleen Topagunearekin batera ...
Gehiago Irakurri

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan izango da ekainaren 1ean.

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan izango da ekainaren 1ean. Mintza Egunak Gipuzkoatik ...
Gehiago Irakurri

Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako. MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI.

MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI. "ITXEKI EUSKARARI" Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako.  ...
Gehiago Irakurri

Bideo/Audio lehiaketa. MINTZA EGUNA 2018. Itxeki Euskarari

Bideoak/audiok ateratzen dituzu? Eta Mintza Eguna iragartzeko deialdian ateratzea gustuko litzaizuke? Ba ...
Gehiago Irakurri
Loading...