Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Eguraldi gozoa iritsi da eta bada garaia Nafarroan barrena hamaika plan egiten jarraitzeko. Eskaintza ez da txikia, baina oraingoan proposamena zinez da berezia. Ibilaldiak eta ipuinak uztartuko ditugu!

Jakina da zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea: lotura afektiboa, barrura begiratzeko aukera, hitzen esanahiak, hitz berriak, irudimena, jakin-mina eta, batez ere, ipuinak gozamena dira. Eta zer esanik ez mendi ibilaldiak familian egitea, lautadan edo gailurretik tontorrera, luzeak edo motzak, osasuna eta askatasuna, kirola eta natura, kanpora begira arnasa hartzeko aukera.

Bada, zergatik ez biak uztartu? Oteitza, adibidez, hainbat ipuinen eszenatokia da. Hori dela eta, aukera bikaina eskaintzen du ipuinak kontatzeko eta haraino bertaratzeko haurrek ipuinaren istorioa gertatu den tokia bertatik bertara ezagutu dezaten, sinesgarritasuna eta magia ahurka irabaziz. Gainera, ibilbidean gabiltzala bertako paisaia eta toki-izenak probestuz, ipuinaren istorioa luzatu ahal da, bukaera aldatu… ala berritik asmatu.

Oteitza, Iguzkitzaibar

Bazen behin Oteitzako Bazekodorrean
Lizarraldeko Oteitzak ez du debalde Iguzkitzaibar abizena, uda girorako baino, udaberri edo udazkenerako baita aproposa ibilbide hau. Bertan ortzimugarainoko soro eta zelaietatik garamatza, garai bateko artzain eta mahastizainen etxola eraberrituak, uharka berreskuratuak (ura biltzeko deposituak) eta aztarna erromatarrak. Hain zuzen ere, etxola hauetako baten barruan proposatzen da Maddi protagonista duen bideo-ipuina ikustea.Ibilbideari buruzko xehetasunak:

  • Bi aldaera ditu, luzea (zortzi kilometro) eta motza (lau kilometro).
  • Bidea markatu gabe dago, baina erraza da pista jarraitzea. Hemen mapa eta Bazekodorrea etxolaren kokapena (42.614008, -1.927042).

Oteitzako lautadek eta pistek aukera bikaina ematen dute ibilbide luzeagoak egiteko, bizikletan probatu nahi? Hemen uharken ibilbidea, 19 kilometro dira eta bidean zaharberritutako zortzi uharka bisitatu daitezke, baita San Tirso baseliza eta Bazekodorrea bera ere!








Basaula kobazuloa, Lokiz ekialdeko hegalean

Tartaloren bokata
Oraingoan, Tartaloren gordelekua dugu hizpide: Basaula kobazuloa!Erraza da joan-etorriko ibilbidea egitea Basaurako sakanean gora, haitzuloan sartu-irtena egitea eta honen ahoan ipuina ikusi: Maider eta Irune etxetik atera dira eta mendira doaz, baina badirudi Tartalo gose dela…Gero, atzera egin eta behin bidera itzulita, sakanean gora jarraitu dezakegu xendra hostotsu eta itzaltsuari jarraituz eta, bat-batean, sabai berdea ireki eta arte bakan eta handien soilgune batera iritsiko gara, Tartaloren ardiendako larreak?. Honen hasieran lurretik goratutako arroka batetik zintzilik, arte erdibitu aparta topatuko dugu, larrearen zaindaria?Ibilbideari buruzko xehetasunak:

  • Joan-etorria, osotara, 4 bat kilometro dira (arte erdibituraino jarraitzen badugu) eta kilometro inguru Basaula leizezulora eta itzuli.
  • Hemen mapa eta Basaula haitzuloaren kokapena.
  • Desnibela: 180 m arte erdibituraino
  • Leizezuloaren sarrera, soilik, da bisitagarria, beraz ez da eskuargirik behar.
  • Hemen informazio gehiago Basaura natur erreserbaren eta leizeko faunaren inguruan.








Eranskinak, bideo-ipuinak:

 

CC BY-SA 4.0

https://eranafarroa.eus/


Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Udaberriko planak II: ipuin-paseoak Estellerrian

Amaia Apalauza (Karrikirikide berria eta itzultzailea)karrikiri

Amaia Apalauza (Karrikirikide berria eta itzultzailea)karrikiri

Lagunak eta adiskideak ari zaizkigu proiektura batzen eta elkarrizketaren atal honetan tartetxo bat eskaini nahi diegu. Hilabete honetan Amaia Apaulazari egindako elkarrizketa dakargu. Liburu zoragarrien itzultzaile, euskaltzain urgazle…baina batez ere Karrikiri proiektuaren laguna da. Ongi etorri Amaia!

Zein da zure historia pertsonala euskararekin?

Karrikiri


Amaia Apalauza (Karrikirikide berria eta itzultzailea)

Amaia Apalauza (Karrikirikide berria eta itzultzailea)

Esku hutsik (Don Inorrez)karrikiri

Plazaratu berri da Don Inorrez taldearen bigarren lan luzea: Esku Hutsik. Power-pop estiloaren inguruan dabiltzan hamar abesti biltzen ditu disko honek. Bai hitzen aldetik eta bai musikaren aldetik, aurreko diskoaren (Mugiro bila, 2018) ildoa jarraitu dute.

Abesti batzuk letra pertsonalagoetara jotzen dute, beste batzuetan berriz onartu dute ironiara eta autoparodiara jo dutela, Barre ala negar abestian adibidez: “Arruntegia top zerrendan sartzeko, zaharregia gaztetxeetan jotzeko.”…

Karrikiri


Urratsez urrats azalduta, tresna informatikoak eta euskaraERA

Urratsez urrats azalduta, tresna informatikoak eta euskaraERA

Gonbidatu ugari joan dira sartzen etxeko intimitatera urteen eta hamarkaden joan-etorrian: XIX. mendetik idatzizko aldizkariak eta prentsa, XX. mendearen lehen erdian irratia, bigarren erdian telebista eta XXI. mendean gailu informatikoak eta Internet. Komunikazio tresna horiek etxebizitza guztietan hartu dute ostatu eta, horien aniztasunean, hizkuntzak ezinbesteko rola jokatzen du. Artikulu honetan jarraibide eta aholku ugari topatuko dituzue, bideo formatuan: batetik, seme-alabekin batera tresnak erabiltzen ikasteko, baita funtzionalitate berriak deskubritzeko ere; eta, bestetik, baliabide horiek euskaraz jartzen ikasteko.

Tarte bat hartu eta tresna horiek euskaratzea proposatu nahi dizuegu, bada horretarako arrazoirik: Alde batetik, arrazoi funtzionalak, haurrak tresna informatikoen hizkeran edo erregistroan trebatuko baitira: gorde honela, laster-markak, pantaila-osoa, nirekin partekatutakoak, kalkulu-orria… Horrek hiztegia aberastu eta eskola eta etxeko lanen arteko zubia erraztuko die. Bestetik, tresna hauek euskaraz jarrita, egunerokoan euskara bera gehiago erabiliko dute.

Aipatutako arrazoi horiez gain badira gehiago. Aurreko artikulu batean adierazi bezala, epe luzera begira “euskarazko informatika tresnen bidez haurrek ikusiko dute euskarak edozertarako balio dezakeela, egunerokoak jartzen dizkien erronketarako balio duela, modernoa dela…”, hau da, “pantailaren bidezko unibertsoa ere, neurri batean behintzat, euskaraz bizi daitekeela.”

Euskara eta sareko baliabideak. 11:06. Tresna digitalak euskaraz izateak berebiziko garrantzia du. Bideo honetan jarraibide erraz eta labur ugari dituzue, bai tresnak euskaratzeko, bai erabiltzeko modu berriak deskubritzeko:

Aurkibidea eta loturak:
0:00. Windows sistema eragilea euskaraz jartzeko jarraibideak.
1:56. Ordenagailu bera hainbat lagunek erabiltzen badute, batzuk euskaldunak besteak ez, nola egin?
4:04. Mugikorreko Android sistema eragilea euskaraz jartzeko jarraibideak.
5:16. Chrome eta Firefox nabigatzaileak euskaraz jartzeko jarraibideak.
7:38. Google eta Qwant bilatzaileak euskaraz jartzeko jarraibideak.
8:51. Nola irakurri, adibidez, The New York Times euskaraz? Euskara automatikoki itzultzeko.
9:32. Kartel bat euskaraz irakurri nahi? Argazki baten bidez, nola euskaratu mugikorretik.

Google tresnak hezkuntzan. 16:57. Egun Google tresnak ezinbesteko bilakatu dira hezkuntzan, eta horiek erraz jarri daitezke euskaraz. Bideo honetan topatuko dituzue tresna horien funtzionalitate ugari:

Aurkibidea eta loturak:
0:00. Googleko tresnak euskaraz jartzeko jarraibideak.
1:06. Nola hasi saioa Google tresnetan ikasleen kontuarekin?
1:27. Drive tresna nora erabili.
4:04. Calendar, dokumentuak edo oharrak sortu.
5:49. Drive tresna telefonoan.
6:26. Gmail edo eposta nola erabili.
9:43. Classroom nola erabili.
16:13. Classroom telefonoan.

Zibersegurtasuna. 11:26. Honako bideoan oinarrizko aholku ugari azaltzen dira, helduentzat, baina baita gurasoek seme-alabei eman beharreko hezkuntza digitalaren hastapenak ere, komunikazio tresna horiek behar bezala erabil ditzaten:

Aurkibidea eta loturak:
0:00. Antibirusa eta aplikazioak nondik jaitsi.
0:50. Oinarrizko aholkuak: mezu elektronikoak edo e-mailak.
1:52. Oinarrizko aholkuak: irakurri gabe onartzen ditugun baldintzak.
2:44. Oinarrizko aholkuak: nabigazioa Interneten.
5:15. Pasahitzen erabilera.
6:17. Oinarrizko aholkuak: bideodeiak.
7:48. Internet bidezko komunikazioa, txatentzako oinarrizko aholkuak: testuinguru faltagatiko gaizki ulertuak, “idazten dugun guztia betiko geratzen da” eta argazkien erabilera.

CC BY-SA 4.0

ERA


Urratsez urrats azalduta, tresna informatikoak eta euskara

Urratsez urrats azalduta, tresna informatikoak eta euskara

Herriak ez du barkatuko (Irati Goikoetxea Asurabarrena)karrikiri

Herriak ez du barkatuko (Irati Goikoetxea Asurabarrena)karrikiri

2019an Igartza beka-saria irabazi zuen Irati Goikoetxeak eta 2020an liburuak argia ikusi zuen. Azken urteotan Nafarroako Gobernuan izan da lanean, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuan. Zilegi da esatea bere lanbideak eragin handia izan duela liburu honetan, bizikidetza delako gai nagusia.

Oihanari ETAk aita erail zion hemeretzi urte zituela, eta horrek bere bizitza markatu zuen.…

Karrikiri


Herriak ez du barkatuko (Irati Goikoetxea Asurabarrena)

Herriak ez du barkatuko (Irati Goikoetxea Asurabarrena)