IRUÑERRIKO MINTZODROMOA: tar-tarrean goxo-goxo

IRUÑERRIKO MINTZODROMOA: tar-tarrean goxo-goxo

AEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa elkartu gara Iruñerriko lehen MINTZODROMOA abian jartzeko.

Bertan, euskaraz poliki, ongi eta oso ongi ari diren Iruñerriko euskaldunak elkartu nahi ditugu, elkarrekin harremana egin eta iritziak trukatzeko hainbat gairen inguruan.

Pandemiak bakarturik eta etxeraturik eduki gaituen garaia atzean geratu dela dirudien honetan, euskararen zurrumurru gozoan elkarrekin egoteko eta aritzeko gogo biziz elkartuko garela uste dugu.

MINTZODROMOA hainbat gairen inguruan gure iritziak trukatzeko gunea da. Horretarako antolatzaileok hiru gai proposatuko dizkizuegu eta horien inguruan aritzeko gidoitxoa ere bai. Lau-bost laguneko taldeak eginen ditugu eta 10-15 minutuz gai baten inguruan aritu ondoren, tokia eta gaia aldatuko ditugu eta beste talde batean arituko gara beste gai baten inguruan beste 10-15 minutu tar-tarrean. TAR-TAR GOXOAN. Hori egindakoan, berriz ere gaia eta mintzakideak aldatu eta gauza bera eginen dugu.

Ekitaldia hasteko animatazaileren baten sarreratxoa izanen dugu eta amaitzeko, elkartutako guztiok, denok batera, abesti ezagun bat kantatuko dugu.

Ekitaldia Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan eginen dugu, urriaren 28an
arratsaldeko sei eta erdietan. Izena emateko, kartelean ageri den QR-an edo hemen klikatuz egiten ahal izanen duzue, urriaren 13a eta 22a bitartean. Eman lehenbailehen izena tokirik gabe gera ez zaitezten eta gustura arituko gara tar-tarrean goxo – goxo.
Harremanetarako irunerrikomintzodromoa@gmail.com.

Mintzapoza IRUÑEA! Saio Osagarria

Mintzapoza IRUÑEA! Saio Osagarria

Urriaren 23an, egun pasa Iruñean. Bisita gidatua, bazkaria, MintzaPoza tonbola eta Pikabea Solaslagunaren margolanen erakusketara bisita, Itziar Azpiroz Mintzakidearen abestiekin.

Urriaren 23an Iruñean elkartuko gara ikasturte honetako lehendabiziko ekintza osagarrian Hendaia, Hondarribia, Bortziriak, Malerreka, Baztan eta Iruñeako mintzalagunak.

Egitarau ederra dugu aitzinetik: Iruñeara eguerdirako ailegatuko gara eta bisita gidatu bat izanen dugu (Euskararen isuria, karrikaz karrika, txokoz txoko). Ondotik Zaldiko Maldiko kultur elkartean bazkalduko dugu. Bazkal ondoren ikasturte honetako leloa baliatuz Mintzapoza tonbola izanen dugu. Arratsaldea borobiltzeko, Kondestablen Pikabea eta Lesagibel artisten erakusketa ikusiko dugu eta 18:30-19:00 aldera etxera bueltatuko gara.

Iruñeko lagunentzat ere Itziar Azpiroz abeslariak kanta batzuk ere eskainiko ditu 19:30ak aldera Kondestable jauregian.
Animatu zaitezte. Mintzapoza Praktikatu!

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.  Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko.

Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar dela! 

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.  Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko. Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar...

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa! Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,..... baina ez dugu amore eman eta astero astero modu...

IDOKORRI, (1.073 M) ASPURZ HERRITIK. MAIATZAREN 30EAN.

 Event website AGENDATXOA HTTP://SCHEMAS.GOOGLE.COM/G/2005#EVENT MENDI MINTZAKIDE  MINTZAKIDE MENDI TALDEA SAIO OSAGARRIAK mendi mendia Mintzakide Mendi Talde IDOKORRI. MINTZAKIDE MENDI TALDEA. IDOKORRI (1.073 M) ASPURZ HERRITIK. MAIATZAREN 30EAN. Leireko...

GOAZEN MENDIRA! APIRILAK 25,MENDIXURRA, IRATXEKO MONASTERIOTIK ABIATUTA.

MENDIXURRA (1.045M). Jurramendi edo Mendixurra mendi ezaguna da, urrunetik ikus daiteke eta urrunera begiratu daiteke bertatik. Ebro harana, Errioxako mendiak, Moncayo, Pirinioak, inguruko Urbasa-Andia, Lokitz eta haien artean ageri den Beriain, Ioar… Hurrengo...

Getxoko Egizu elkartekoek Mintzatxotx online lehiaketaren bi proben irabazleak!

50 bat Mintzakide, Mintzalagun, Solaslagun, Berbalagun, Solaskidek parte hartu zuten lehiaketan, bakarka zein taldeetan elkarturik. Getxotarrek bi sariak irabazi  eta haietako bat Berako Solaslagun egitasmokoei eman zieten. Mintzalagunen arteko konexio onaren seinale!...

MINTZA TXOTX LEHIAKETA BIRTUALA 2021

Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintzatxotx lehiaketa egingo dugu, baina online eta txotx egin gabe. Ez dugu elkar ukituko, baina elkar zirikatuko dugu eta sari ederrak irabazi ere bai!Lehiaketa online bat ari gara prestatzen eta Mintzakide...
Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Mintza-Bermuta eta MintzaPoza Lehiaketa

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,….. baina ez dugu amore eman eta astero astero modu batez edo bestez gure mintzapraktika saioak burutu izan ditugu.

Urteroko hitzordua, Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, ere ezin izango dugu ospatu baina gutxienez ikasturtea amaitzen joateko elkarrekin, Saio Osagarri berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu.

MintzaPoza Bermuta!

Hitzordua ekainaren 5ean jarri dugu. Lekua ere prest dugu eta mokadu eta tragotxo bat elkarrekin  hartuko dugu El Buho jatetxearen terrazan, Iruñeko ikuspegirik onenetako bat gozatzeko aukera izango dugu baina aurretik…..

MintzaPoza Lehiaketa!

Ekintzak bi zati izango ditu:

Lehenengoan Iruñerriko Mintzakideak elkarren artean arituko dira kaleetatik jolasean, ginkana moduko bat izango da. Talde bakoitzak mugikor batekin eskatuko dizuegun frogatxoak bete beharko dituzue, ordu batez, patxadaz mintzapraktika egiten duzuen bitartean eta ondoren bigarren zatian, herri bakoitzeko talde onenek finala jokatuko dute elkarren artean, Descalzos 56 kaleko erabilera anitzeko egoitzan (El buho jatetxearen azpiko solairuan).

Sariak ere izango dira, nola ez!

Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira:

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia.
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia+ txuletak+ sagardoa.

MintzaPoza Lehiaketan eta bermutan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, (egoitza eta jatetxearen lekua mugatua da eta osasun arauak bete behar ditugu) eta hurrengo estekaren bitartez izena eman dezakezue, talde moduan edota bakarka moduan.

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Mintzapoza!

Urteroko hitzordua da Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak gelditu. Ez horixe! Beraien artean elkartuz eta euskara praktikatuz jarraitu dute, horretarako bideak topatuz.  Ospakizun bat baino gehiago ere izan da bi urteotan zehar: ardo dastaketa sarean, mintzodromoak sarean, baita Mintzatxotx lehiaketa ere.

Azken aldian egoerak hobera egin duenez,  eta neurri batzuen barruan berriz elkartzeko aukera dugula ikusita, MintzaPoza lehiaketa antolatu dugu ikasturtea agurtzeko. Aspaldiko partez, elkartu egingo gara gure herriko Mintzalagunok eta gainerako herrikoekin aurrez-aurre ezingo bada ere, teknologiak baliatuz, tarte atsegina pasako dugu elkarrekin. 

Horixe izango da ekintzaren helburua:  elkartzea, batak bestearen berri izatea eta, hain gustuko dugun moduan, lagun artean euskaraz MintzaPoza praktikatzea!

Ekintzak bi zati izango ditu: lehenegoan herriko Mintza taldeak elkarren artean arituko dira jolasean eta ondoren, bigarren zatian, herri bakoitzeko talde  onenek finala jokatuko dute elkarren artean. Sariak ere izango dira, nola ez!

Hainbat herritan izango da ekintzan parte hartzeko aukera, honakoetan: Arrasate, Aretxabaleta, Donostia, Lasarte, Hondarribia, Baztan Bortziriak eta Malerreka, Iruñerria eta Gorbeialdea.

Informazio gehiago:  mintzakide@topagunea.eus