UEUtik 2020ko udaberrirako eskaintza Nafarroan. Izen-ematea zabalik.

UEUtik 2020ko udaberrirako eskaintza Nafarroan. Izen-ematea zabalik.

Urte berriarekin batera, Nafarroako UEUtik 2020ko udaberrirako eskaintza propioan eskainiko ditugun ikastaroen berri eman nahi dizuet.

NAFARROAKO IKASTAROAK

  • Proiektu bidezko metodologiak. (on-line) info+
  • Detekzio eta esku-hartze goiztiarra ikaste zailtasunetan (Dislexia). (aurrez-aurrekoa) info+
  • Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu? (on-line) info+
  • Gatazken ebazpena hezkuntza sistemikotik abiatuta. (aurrez-aurrekoa) info+
  • Sormena praktikan lantzen. (aurrez-aurrekoa) info+
  • Emoziotegia. (aurrez-aurrekoa) info+

UEUren eskaintza osoa, unibertsitatea.net-en.

Izen ematea zabalik dago, eta eskertuko nizueke zuen inguruan zabalduko bazenute.


Udako Mintzapraktika taldeetarako BIDELAGUNAK, LAGUNTZAILEAK behar ditugu!!

Udako Mintzapraktika taldeetarako BIDELAGUNAK, LAGUNTZAILEAK behar ditugu!!

Udako Mintzakide taldeak, uztaila-iraila eskaini ahal izateko, BIDELAGUNAK behar ditugu. Euskara ikasten edo mintzapraktika behar duten lagun askok, izena eman dute jada udako MINTZAKIDE taldeetan parte hartzeko eta laguntzaileak behar ditugu talde guzti hauek martxan jarri ahal izateko.

Bidelagunak euskaldun jantziak, euskaldun osoak dira, ez dira irakasleak. Hizkuntza menperatzen duen heinean  mintzapraktika taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio, ez duzue titulua behar,  Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da. (inolaz ere ez maisu edo irakaslea).

Bidelagunek beren denboraren tarte bat eskaintzen diete, praktikatu behar dutenei. Astean behin ordu eta erdiz, kafetxo baten bueltan, lagunartean, paseoan….

Animatu zaitez eta lagundu beste mintzakideei!

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 1etik 24ra izango da. Mintza-taldeak ekainaren 27an osatuko ditugu.
Izena emateko aukerak:

  • – Hurrengo inprimakiaren bitartez  [ms_button style=”normal” link=”https://www.irunerrikomintzakide.org/izenematea/ins.php” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”yes” block=”yes” target=”_self” gradient=”yes” color=”#42d7d2″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-certificate” icon_animation_type=”swing” border_width=”5″ class=”” id=””]Udako Mintzakide[/ms_button]
  • -664496509 whatsappean



IKASTAROAK ETA BISITA GIDATUAK EKAINETIK IRAILERA, CIVIVOX SAREAN

IKASTAROAK ETA BISITA GIDATUAK EKAINETIK IRAILERA, CIVIVOX SAREAN

Civivox sareak udarako kanpaldi, lantegi eta bisita gidatu berriak eskaintzen ditu, gaztelaniaz zein euskaraz. Ikastaroak Iruñeko auzoetako zazpi Civivox zentroetan eta aire zabalean ematen dira.Mota askotariko jarduerak aukeratu ahal izango dituzte ikastaroetan interesa dutenek, besteak beste sasoian mantentzekoak, sukaldaritza, artea, moda, hizkuntzak, antzerkia, dantza eta musika eta informatika; herritaren, Sormenaren, Jakintzaren eta Norbanakoaren garapena. Ikastaro eta lantegiez gain, bisita gidatuak eginen dira hiriko zenbait lekutara. Izena maitzaren 13tik 16ra eman daiteke webgune honetan, www.pamplona.es webgunean, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. Ikastaroak ekainaren 3an hasiko dira.

Ikastaro, lantegi eta bisita gidatuetan izena emateko.

Aurreinskripzioak: maiatzak 13-19. NANa aurkeztu behar da. Iruñeko Udalaren webguneetan (www.pamplonaescultura.es / www. pamplona.es), 010 telefonora deituta (edo 948 420 100era, mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero) etaedozein Civivoxzentrotan.. NANa aurkeztu behar da.

Zozketa maiatzaren 19an bertan eginendaautomatikoki,etalekua baieztatzeko mezuak bidaliko dira postaelektronikoz. Helbide elektronikoa ez dutenek 010 telefonora deituz jakinen dute lekua eskuratu duten ala ez, bai eta edozein Civivoxetara joanda ere. Iruñean erroldatutakoek dute lehentasuna.

Programa honetako ikastaro eta lantegietan eskatzen den ezagutza maila hastapen mailari dagokio, salbu eta ezagupenekin zehazten bada edota berariaz oinarrizko zer maila behar den adierazten bada.

http://www.pamplonaescultura.es/wp-content/uploads/2019/05/08052019_Cursos_Jun-Sep19.pdf


civibox

civibox

UDAN ERE EUSKARAZ!!  Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!!

UDAN ERE EUSKARAZ!! Udako MINTZAKIDE taldeak. Animatu zaitezte!!

Udan ere mintzapraktika taldeak osatuko ditu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, uztailean, abuztuan eta irailaren hasieran aritzeko.

Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue  telefonoz edo e-postaz jasoko dizkizuegu datuak.

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 1etik 24ra izango da. Mintza-taldeak ekainaren 27an osatuko ditugu.
Izena emateko aukerak:

– Hurrengo inprimakiaren bitartez  [ms_button style=”normal” link=”https://www.irunerrikomintzakide.org/izenematea/ins.php” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”yes” block=”yes” target=”_self” gradient=”yes” color=”#81d742″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-certificate” icon_animation_type=”swing” border_width=”5″ class=”” id=””]Udako Mintzakide[/ms_button] – 948 330868 telefonoan
https://www.irunerrikomintzakide.org/

-664496509 whatsappean

Eta mintza-taldeetan lagundu nahi baduzu, euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna izanda. Prest bazaude, arestian aipatutako izena emateko aukerez baliatu. (sakatu hemen) 


udako mintzakide, mintzapraktika taldeak

udako mintzakide, mintzapraktika taldeak

KOSMETIKA NATURALA lantegia.

KOSMETIKA NATURALA lantegia.

Apirilaren 18an, asteazkena, 17:30etik 19:30era

Naturaren Gelan (Plazaola z./g. BERRIOZAR)

Irakaslea: Maite Palacios Ranera

Parte-hartzaileek kosmetika naturalaren eta konbentzionalaren arteko desberdintasunak ezagutuko dituzte eta krema hidratatzailea egiten ikasiko dute.

Doako jarduera. Izen-emateko azken eguna: apirilaren 13a

Izen ematea eta argibideak: 948594774 (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara) edo natureskola@sumaconcausa.org

Izen-emate internetez: sakatu hemen

txartela18apirila_3

 

Kosmetika Naturala Lantegia.

Kosmetika naturalaren eta konbentzionalaren arteko desberdintasunak ezagutzea.
Krema hidratatzailea egitea.
Helburuak: kontsumo arduratsua eta nork bere burua zain dezan bultzatu,
osagai naturalak erabilita, egunero erabiltzen ditugun produktu kosmetikoak
egiten ikasita.
Norentzat: norberaren osasunarekin eta planetarenarekin sentsibilizatuta
dagoen ororentzat.

Ordu kopurua: 2
Parte-hartzaile kopurua: 16
Inbertsioa: dohainik (Berriozarko Euskara Zebitzuarekin elkarlanean).
Emailea: Maite Palacios Ranera
Nafarroako Unibertsitate Publikoan Agronomia-Ingeniaritza ikasi nuen. 2000.
urtean sendabelarren arloko prestakuntza hartzen hasi nintzen, ikastaro eta
mintegietan parte hartuz. 2006an, sendabelarrak modu ekologikoan lantzen
dituen Josenea enpresan hasi nintzen lanean. Egun, ama naiz eta uztartzen ditut
semearen zaintza mintegi eta ikastaroekin. Landareak eta natura maite ditut, eta
horrek bultzatzen nau egunero-egunero ikasten jarraitzera.

Izen-ematea internetez: https://labur.eus/sSRcF

Informazio gehiago eta izen emateak:

948594774

http://www.sumaconcausa.org/

 

 


kosmetika naturala lantegia

kosmetika naturala lantegia