by Mintzakide Egitasmoa | Mar 6, 2020 | GURASOLAGUN/ PARKELAGUN, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK
Martxoaren 28an, Donostia, Hondarribi, Tolosa, Hernani eta Lasarteko Mintzalagunak eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Iruñera hurbilduko dira bisitan.
Egitarau ederra prestatu dugu eta parte hartzeko gonbitea ere luzatzen dizuegu, guztion artean harrera ederra emateko!
Animatu zaitezte!
11:30etan/12:30etan – Bisita gidatua, Labrit Tours-en eskutik . 25 laguneko bi taldetan banatuko gara bisita gidatuak egin ahal izateko eta bitartean eta ostean beste batzuk Mintza-bermuta egingo dugu.
14:30etan Bazkaria Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean.
Menu berezia prestatuko digu sukaldari batek.
Arratsalde pasa librea elkarrekin!
Ikusten duzuen bezala, egun ederra prestatu dugu Mintzalagunei ongi etorria emateko eta mintzapraktika egiteko. Animatu zaitezte eta parte hartu!
[ms_button style=”dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdiUGZvOXZRNam9hRUeljsrNZPJ-_4PLwWCgxK8vpcRxEgXww/viewform” size=”xlarge” shape=”square” shadow=”yes” block=”yes” target=”_blank” gradient=”yes” color=”#20c0d8″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-forward” icon_animation_type=”rubberBand” border_width=”5″ class=”” id=””]Izena-eman![/ms_button]
mintzakideiruñean
by mintzakide | Urt 18, 2020 | BABESLEAK, GURASOLAGUN/ PARKELAGUN, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, Mintzatxotx, OSAGARRIAK, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK, Txotx
Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako.
Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunak eta aurten batuko diren Tolosa, Hernani eta Lasarteko mintzalagun taldeekin batera Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 29rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.
Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Izena-emateko azken eguna OTSAILAREN 13a.
NAFARROAKO ETA GIPUZKOAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN SAGARDOTEGIA.
HITZORDUA 12:30etan JARRI DUGU. MINTZAPOTEOA LESAKAN EGINEN DUGU SAGARDOTEGIRA IGO AURRETIK.
ADI AUTOBUSAREN GELTOKI ETA ORDUTEGIETARA!
*Nafarroako autobusa*
11:00 Iruñea- Arga Kaleko errotondan- Korralillos
11:50 Oronoz Mugairi- Gasolindegia
12:00 Doneztebe- Autobus geltokia
12:15 Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan
14:00 Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan -> Linddurrenborda Sagardotegia.
18:00 Linddurrenborda Sagardotegia -> Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan
19:45 Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan
20:10 Doneztebe- Autobus geltokia
20:25 Oronoz Mugairi- Gasolindegia
21:15 Arga Kaleko errotondan- Korralillos
*Gipuzkoako autobusa*
10:30 Tolosa. Zezen plazako autobus geltokia
11:00 Donostia. Autobus geltokia
11:30 Hondarribia. Santa Engrazia elizako bus geltokian
11:45 Irun. Bixera autobus geltokia
12:15 Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan
14:00 Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan -> Linddurrenborda Sagardotegia.
18:00 Linddurrenborda Sagardotegia -> Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan
19:50 Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan.
20:25 Irun. Bixera autobus geltokia
20:40 Hondarribia. Santa Engrazia elizako bus geltokian
21:15 Donostia. Autobus geltokia
21:45 Tolosa. Zezen plazako autobus geltokia
AUTOBUSA + SAGARDOTEGIA 38€
SAGARDOTEGIA 30€ (autobusik gabe)
Sagardotegiko menua:
-Bakailao tortilla
-Bakailao frijitua piper berdeekin
-Txuleta
-Gasna, irasagarra eta intxaurrak
Kafea
Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!
Autobusera berandu iristen denak, guztientzako sagardoa ordaindu beharko du. Tinel izan.
Mintzatxotx20
by Mintzakide Egitasmoa | Urt 12, 2020 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK, SAIO OSAGARRIAK
Larrun (900m)Lizuniaga-tik
Urtarrilaren 26an, goizeko 9:00ean Iruñako Zezendegian, Corralillos delakoan, elkartuko gara eta bertatik 9:05ean Larun (Larrun) mendira joanen gara.
Larun mendia Lapurdi eta Nafarroa Garaia artean dago. Bidasoa eta Ugarana ibaien artean dago eta 900 metroko altitudea du.
BITXIKERIAK
Montijo-ko Eugenia, Napoleon III.aren emaztea, Miarritzeko giroan aspertu egiten omen zen, kokoteraino zegoen printze eta bestelako pertsonaien festetaz. 1859ko irailaren 30ean, bere gortea bildu eta Larruneko gailurrera ibilaldi bat antolatu zuen. Batek baino gehiagok beren gona zatiak utzi zituzten sastraketan trabatuta… Eugenia liluratuta gelditu omen zen mendiari itsasten zitzaizkion lainoei begira. Nanou Saint Lèbe-k “Viajeras por los Pirineos” liburuan kontatzen duenez, enperatriza eta bere segizioak Hiru Iturrietako lepoan geldiunea egin zuten bazkaltzeko. Gero, oinez egin zuten gailurreraino heltzeko falta zitzaien tarte maldatsua, eta goian, meza izan zen. Azkenik, bertan bildu zen nonzeberri ikusle andanak lagunduta, gorte inperiala Azkaine aldera jaitsi zen. Eugenia gona beltz motz batekin eta franelazko alkandora gorri batekin jantzita igo omen zen Larrunera; eta buruan kapela bat zeraman. Horrela jantzita dantzatu omen zuen fandangoa Hiru Iturrietako lepoko belazean, Berako dantzari eta musikariek lagunduta.
Montijo-ko Eugeniak ospea eman zion Miarritze herriari, horrela hartu zuen orain arte gorde duen itxura turistiko-aristokratikoa. Frantziako enperatriza hain gustura egoten omen zen Miarritzen, udak pasatzeko etxe bat eraikitzea bururatu zitzaiola. Honela eraiki zen “Villa Eugénie” Miarritzeko itsasertzean, eta han hartzen zituzten politiko, ministro edo erregeak. Miarritze printze, printzesa, erregin eta antzeko pertsonaietara ohitu zen honela, uda pasatzeko modako lekua bihurtu baitzen. Ingalaterrako Eduardo VII.a erregeak eta Victoria erreginak denboraldi luzeak igaro zituzten hemen. Itsasoan bainuak hartzea modan jartzen hasi zen, kanpotarrak herri hau bisitatzen hasi ziren, eta lehen arrantzale portu txiki bat zena, turismorako gune garrantzitsua izatera iritsi zen.
[ms_button style=”line_dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScPGKHRb-5dXeBXoUQ6Wazq-etLlrpdGgixL2GtIgRJGxiNKw/viewform” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#ffffff” text_color=”#2161d1″ icon=”fa-bug” icon_animation_type=”wobble” border_width=”5px” class=”” id=””]HURRENGO TXANGORAKO IZENA EMAN[/ms_button]
[ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]
MINTZAKIDE MENDI TALDEA
[ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]
larrun_001