Igandean Irunberriko arroilara!

Igandean Irunberriko arroilara!

Mintzakide mendi taldeak irtenaldi berri bat prestatu du heldu den iganderako. Txangoa Nafarroan hagitz ezaguna eta ederra den paraje batera eginen dugu, Irunberriko arroilara.

Bizi dugun osasun egoera larria dela eta, gehienez 12 lagunek parte hartu ahal izanen dute, beti ere, beharrezkoak diren osasun neurri guztiak gordez.

Interesik baduzue, eman izena lehenbailehen.


CONTOSO

CONTOSO

Mintzakide mendi taldea Orira

Mintzakide mendi taldea Orira

Heldu den igandean, urriak 18, berriro helduko diegu mendi martxei eta oraingoan Ori mendira (2.018 metro) igoko gara Larrañe menditik abiatuta. Koronabirus oldea dela eta, Nafarroako Gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak beteko ditutu: musukoa, distantzia mantentzea eta hidrogelaren erabilera.

Mintzakide egitasmoak sortutako mendi taldea, Euskal herrian horrenbesteko ohitura duen mendi zaletasuna euskaraz egiteako asmoz sortutako ekimena da. Xedea, beraz, mendian barna lagun giroan euskaraz lasai aritzeko aukera izateaz gain, Euskal Herria ezagutzeko parada eskaintzea da.

Parte hartzeko izen-ematea ezinbestekoa da eta horretarako eta informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: www.irunerrikomintzakide.eus web orrian.

Betiko moduan, hitzordua goizeko 9:00etan eginen dugu Santo Domingoko ukuiluetan (Corralillos) eta hortik abiatu gara gure autoetan eta segurtasun neurri guztiak gordez.

Izena emateko, sakatu hemen.

Animatu Euskal Herri mendi gainak euskaraz ezagutzera!!!


Mendikoa2

Mendikoa2

Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Igande honetan mendira! Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Azaroaren 24, igandearekin  Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita Euskal Herriko mendirik ederrenetakoa  ere.
Geratzeko tokia: Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 9:00ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.
Zailtasuna: Ertaina.
Ezaugarriak: Igoera paregabea da, baina aldapatsua ere (1.493m).

Abiapuntua:Unanu.

MINTZAKIDE MENDI TALDEA

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.


mendi

mendi

Ikasturte honetako azken txangorako, ekainaren 30ean Legate mendirako igoera burutuko dugu.

Ikasturte honetako azken txangorako, ekainaren 30ean Legate mendirako igoera burutuko dugu.

Ekainaren 30ean mendira! Beraz, ez gorde oraindik mendiko ekipoak, prestatu zeure hamarretakoak eta bazkari gozoak eta topa dezagun betiko tokian goizeko bederatzietan puntu puntuan, mesedez.

Legate. 870 m. Bertizarana.

Legateko gailurra Baztaneko Lekarozeko herriaren gainetik altxatzen da.

Gailur hau, ezagutzen ez duenarentzat bere altitude apala engainagarria gerta daiteke baina zalantzarik gabe, mendi honetako nabarmengarria bere kokapen geografikoa da. Gailurretik 360 graduko panoramika zabal batzuk ikus ditzakegu.

Mendi honetarako igoeran aurki ditzakegun ehorzte-monumentu megalitiko ugariak dira. Haien artean dolmenak, iruinarriak, etab..

Landaredi nagusia atlantikoa da, bere haritz basoetan, gaztainondoetan, iratzeetan, presentzia handiarekin etab…
Bai igoeran bai gailurretik estima daitezkeen paisaia ederrek ibilbide hau bihurtzen dute oso igoera erakargarria edozeinetarako.

 

Animo eta gailurreraino!


MINTZAKIDE MENDI TALDEA

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko.
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

[ms_button style=”line_dark” link=”http://goo.gl/forms/mf6BsxbS1U” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#ffffff” text_color=”#2161d1″ icon=”fa-bug” icon_animation_type=”wobble” border_width=”5px” class=”” id=””] TXANGORAKO IZENA EMAN[/ms_button]

 

https://www.irunerrikomintzakide.org/event/legate-870m-bertizarana-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=15131


LEGATE

LEGATE

11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an!

11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 8an!

Mintzakideok! Badator 11 orduz 11 kantu!!

Ikasturtea amaitzear dago eta udako taldeei hasiera eman aurretik, azkeneko saio berezi batzuk antolatzen ari gara. Ekainaren 9an EUSKALDUNON BILTOKITIK, “11 ORDUZ 11 KANTU” saioan parte hartzeko gonbitea luzatu digute eta jakina, erronka bezala hartu dugu!

11 orduz 11 kantu.

Ekimena auzoko, Iruñerriako zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Horretarako erakunde euskaltzaleen (elkarteak, enpresak, Peñak, etab.) zein banakoen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Bost minututik behin abesti bat kantatuko da, eta printzipioz norberak aukeratu dezake noiz eta zer abesti kantatuko duen. Horretaz gain, bazkaria egonen da plazan.

Bakarka, taldeka, karaokean; bikotearekin, familian, lagun artean, koadrilan…….. Berotu ezazue eztarriak, ekainaren 8rako!

*Kantatzera ausartzen ez bazara, elkarrekin bazkaltzeko eta ikasturteari amaiera emateko aukera paregabea!

Goizeko 11etatik gaueko 22ak arte, Txantreako Ezkaba plazan, euskaraz kantuan aritzea.

Parte hartzeko bakarka, binaka edo taldean kantatzeko kantu bat edo batzuk aukeratu besterik ez da egin behar.
Parte hartu nahi izanez gero, datuak whatsappez bidali telefono honetara: 699 612 124.
Eman beharreko datuak: izen abizenak, hautaturiko kantua eta abesteko nahiko zenukeen ordua

Gauerdiko 14:00etan paella, eta 20:30ean, txistor-jatea, nahi duen ororentzat.

Animatu eta parte hartu!

11 orduz 11 kantu. Euskaldunon Biltoki. Izen-emate epea zabalik!!

 

 


11 Izen emate fitxa

11 Izen emate fitxa

Mendilatzen gailurra ere egin genuen. Mintzakide Mendi taldea.

Mendilatzen gailurra ere egin genuen. Mintzakide Mendi taldea.

Maitzaren 12an, igandearekin Mendilatzera hurbildu ginen.

Mendilatzek ongi irabazia du izena, karst eta lapiaz deserosoek hartuta baitaude bere gailur-hegiak. Hala ere, laztasun horrek bere alde ona izan du: basoa ustiatzea ezinezkoa izanik, pagadiak ia ukitu gabe daude, pista eta errepideez libre. Baso ia birjin baten ikuskizunaz goza dezakegu beraz, baina ordaindu beharreko prezioa harkaitzez harkaitz jauzika ibiltzea izanen da, nekagarri samarra izan daitekeena. Nolanahi ere, Azpegi aldeko igoera askoz ere leunagoa da, eta gehienbat belardi goxoetan gora egitea besterik ez du eskatuko. Gailurra zuhaitzen artean egonik, ez dugu paisaia handirik ikusiko: horrek nolabaiteko salbuespen bihurtzen du Mendilatz, inguruko mendi guztiak soildurik baitaude.
Euskal-herria.org web-orritik hartuta.


mendilatz

mendilatz