Jantzari dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.

Jantzari dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.

Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna.

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Jantzari dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.

Apirilaren 27an, 18:30etan Katakraken. (Edukiera mugatua bete arte)

 

Iruñeko Euskaldunon Topagunea

Iruñeko Euskaldunon Topagunea

Karrikiri elkarteko azken sarrerak: http://www.karrikiri.eus/

 

 

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea

Aitaren etxea (Karmele Jaio)

Aitaren etxea (Karmele Jaio)

Aitaren-etxea-Karmele Jaio

Emakumeen lana ikusezina da, bai etxean, bai kanpoko lanean. Berdin da zure mutil laguna baino artista hobea izan, familiako zutabe nagusia izan, etxeko sostengu bakarra izanda ere; zu emakumea zara eta gizonaren itzalean egotea egokitu zaizu, bigarren mailako pertsona zara.

Aitaren etxeak euskal munduan duen irudi lirikotik eta emakumeek pairatzen duten menpekotasunetik tiraka Karmele Jaiok harilkatu du bere azken nobela. Ismael idazlea blokeaturik dago, ezin aurrera egin bere ibilbide literarioan, ondoan Jasone emazte fidela, senarraren idazkien lehenengo irakurlea eta aholkularia.

Nola eraikitzen da maskulinitatea? Nola transmititzen dira familiako rolak? Karmele Jaiok generoen inguruko hausnarketa zintzo bezain sakona egiten du nobela honekin eta emaitzak ez zaitu hotzik utziko irakurle hori.

Hemen eskuragai.

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!

Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:

11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:

Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€

Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:

Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia
Lizarra-Iruña
Plentzia-Sopela-Algorta-Derio
Oion-Laguardia-Bastida-Gasteiz-Legutio
Animatu eta zatoz gurekin Durangoko Azokara!
Izen ematea abenduaren 2a arte hemen

TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!

Durangoko Azokara txangoa

Informazioa gehiago: mintzakide@topagunea.eus
Arratsaldean azokara bisita
Itzulera 19:00