by Mintzakide Egitasmoa | Api 16, 2021 | KARRIKIRI, MINTZAKIDE, Zaldiko Maldiko elkartea
Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna.
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Jantzari dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Apirilaren 27an, 18:30etan Katakraken. (Edukiera mugatua bete arte)
Jantzari. Tradizioa eta parekidetaasuna
by Mintzakide Egitasmoa | Api 8, 2021 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, Zaldiko Maldiko elkartea
Udaberriarekin batera badator Zortziko Maldiko berri bat ere!Ā Eta adiā¦ Oraingoan ASTEAZKENAREKIN ospatuko dugu ta!
Puntako lau bertsolari kantuan: Ainara Ieregi, Aitor Servier, Amaia Iturriotz eta Xabat Illarregi.Ā
Apirilak 14, 19tan Katakraken!! (Beti bezala, ateak 18.30tan zabalduko ditugu).
Asteazken iluntzea gurekin pasa nahi?Ā Bertan elkartuko gara!
Zortziko Maldiko. Zaldiko Maldiko elkartea
by Mintzakide Egitasmoa | Urt 23, 2021 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, Zaldiko Maldiko elkartea
Zailtasunak zailtasun, baina kulturak osasuna ematen digula sinetsita, berriz bueltan gaude plazan. Hilabete hontan, bertso saio zinematografikoa izanen dugu Alazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Unai Gaztelumendi eta Maialen Akizurekin š„!
ZALDIKO MALDIKOĀ ELKARTEKOĀ ZORTZIKO MALDIKOKĀ ANTOLATURIK.
Bertso saio zinematografikoa. Zortziko Maldiko bueltan da!
Urtarrilaren 28an, 19.00etan Katakraken. Gorde data! Berriro elkar ikusteko desiatzen gaude! (Segurtasun neurriak mantenduko dira)
WhatsApp Image 2021-01-25 at 08.13.44
by Mintzakide Egitasmoa | Abe 12, 2019 | OSAGARRIAK, Zaldiko Maldiko elkartea
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko duguĀ Zaldiko Maldiko elkartean.
Txistorra gure esku!
Aurten ereĀ Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.
[ms_button style=”dark” link=”https://forms.gle/kQZ6dn25b5KPenYS8″ size=”large” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”fa-paper-plane” icon_animation_type=”rotateInUpRight” border_width=”5″ class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_button]
Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.
Giro aparta izango dugu,lagunĀ artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. EzinbestekoaĀ dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi goraĀ behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo Ā Whatsapp-en Ā bidez (664496509) edo bete hurrengoĀ Ā fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbatĀ etorriko zarete esanez.
|
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko duguĀ Zaldiko Maldiko elkartean.Zatoz gurekin ospatzera!
Eta ostean…….
Guateke ukronikoa. Ion Celestinoren eskutik.
Ion Celestino
Ionek 1960.1970 hamarkadetan musika popa gailendu balitz, euskal festa bat nolakoa litekeen entzutera, dantzatzera eta sortzera gonbidatuko gaitu.
ANIMATU!!!
santotomasdef
by Mintzakide Egitasmoa | Aza 19, 2019 | AEK, BABESLEAK, EUSKALDUNON BILTOKI, GURASOLAGUN/ PARKELAGUN, KARRIKALUZE, KARRIKIRI, MINTZA EGUNA, MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, PARKELAGUNA, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK, Zaldiko Maldiko elkartea, Zorroka Elkartea
Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!
Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:
11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:
Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 ā 16:30 (komentukale 23, behea) 10ā¬
Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:
Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia
Lizarra-IruƱa
Plentzia-Sopela-Algorta-Derio
Oion-Laguardia-Bastida-Gasteiz-Legutio
Animatu eta zatoz gurekin Durangoko Azokara!
[ms_button style=”3d” link=”https://forms.gle/gTgdLfJyrCrQw3w3A” size=”large” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_self” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”pulse” border_width=”0″ class=”” id=””]Izen ematea abenduaren 2a arte hemen[/ms_button]
TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!
Durangoko Azokara txangoa
Informazioa gehiago: mintzakide@topagunea.eus
Arratsaldean azokara bisita
Itzulera 19:00
abenduak-8
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 8, 2018 | SAIO OSAGARRIAK, Zaldiko Maldiko elkartea
IruƱeko Zaldiko Maldiko Elkarteak lasterketa talde bat sortu nahi du euskaldunentzat edo euskara ikasten ari direnentzat, elkarrekin laster egiteko.
MINTZALASTER TALDEA.
Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera.
Adin guztiendako da, eta abiada goxoan joanen da.
Hilaren 1. eta 3. ASTELEHENEAN aterako da Zaldiko Maldikotik bertatik (Ansoleaga, 9-11, behea. IruƱea)
Ordua: 19.30
Lehen ateraldia: Maiatzak 21, astelehena – ‘Mihiluze’ zubiraino joan-etorria, edo bakoitzak ahal duena.
Ez da izena eman behar, hau da, esandako lekuan eta orduan agertu, eta kito!