Mintza Eguna Hondarribian ospatuko dugu ekainaren 2an

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko dugu ekainaren 2an

Mintza Eguna Hondarribian izango da aurten, Euskal Herriko mintzalagunak bilduko gaituen festa handia. EMAN IZENA HEMEN!

Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko!

Hondarribiko mintzalagun taldeak gogotsu hartu du jai handia antolatzeko testigua eta Blagan euskara elkarteaz eta Udalaz batera, guztia ari da prestatzen ekainaren 2a egun borobila izan dadin. Hona hemen egitaraua: 

MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI – ITXEKI EUSKARARI

300x300_mintza

mintza eguna 2018- itxeki euskarari

  • 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa.
  • 12:00 Bi proposamen, aukeran:
    • Hondarribia ezagutuz Ibilbide gidatuak: gaztelua, eliza eta tren berdean ibilbide panoramikoa.
    • Irrati Saioa eta baserritarren azoka  San pedro kalean
  • 13:30 Kalejira animatua. Abiyuan txarangarekin
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:30 Esker emate ekitaldia.
  • 17:00 Dantzaldi gidatua Errebal taldearekin
  • 19:30 kontzertua Gorpunzkingz.
  • 20:30 Kontzertua elektropatxaranga.

Txartelak maiatzaren 24ra arte

Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari buruz galdezka. Horregatik, izena emateko epea  laster zabalduko dugu. Maiatzaren 24ra arte, Mintza Egunerako txartelak  mintzalaguna.eus webgunean etaHondarribiko Blagan kafetegian hartu ahalko dira.

Lau txartel mota  

  • Bazkaria eta hamaiketakoa 17€
  • Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 10€
  • Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25€
  • Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa (umeak)  18€

Bost menu aukeran

Urtero bezala, bazkarirako menu ezberdinak izango dira aukeran, honakoak:

  1. Paella + oilasko errea entsaladarekin + ijito besoa.
  2. Menu bejetarianoa: barazki menestra + barazki lasagna + fruta.
  3. Haurren menua: makarroiak + eskalopea chip patatekin + helatua.
  4. Helduen menu(1 menua) zeliakoa.
  5. Haurren menu zeliakoa.

Menu guztietan: ardoa, sagardoa, ura, ogia (gluten gabea), kafea eta txupitoa.

Autobusen ibilbideak

Egun osoko festa izango denez, autobusak ere ari gara antolatzen Hondarribira joateko. Aurrerago emango dizuegu autobusen ibilbidearen berri zehatza!

Nafarroako autobusa, Lizarratik abiatuko da, Iruñerriko Mintzalagunak Trinitarios aparkalekuaren parean jasoko ditu eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak jasoko ditu. Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hauek erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko lagunak, ezagunak, amoranteak, senideak,…..!!

Bazkaria eta autobusa erreserbatzeko esteka : https://goo.gl/forms/Qq98LyPRCEcM8gV13

Iazko Mintza Eguna Derion izan zen, argazkiak hemen ikusi daitezke.

http://www.mintzalaguna.eus/


MINTZA EGUNA

mintza eguna 2018-Hondarribi

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko dugu ekainaren 2an

Mintza Eguna Hondarribian izango da aurten, Euskal Herriko mintzalagunak bilduko gaituen festa ...
Gehiago Irakurri

Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak

Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean ...
Gehiago Irakurri

Mintza eguna zapi gorriz jantzita!

Mintza eguna zapi gorriz jantzita! Atzo izan zen Euskal Herriko mintzalagunen jaian ...
Gehiago Irakurri

Mintza Eguna: zirrara hutsa!

Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten ...
Gehiago Irakurri
EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ

EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ

Euskaraldia

11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Eta bitartean, zer egin dezakegu?

Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena.

EUSKARALDIA- HURRENGO AURKEZPENAK

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

MINTZA-POTEOA, esan kaixo ikasturte berriari!

Euskara ikasteko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakideak hitzordu berezia izango dute azaroaren  24an, osteguna , izan ere, leku itxi batean bildu baino, “mintza-poteoa” egingo baitute Zaldiko Maldiko elkartetik  hasita.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatu die elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.

Beraz, ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, azaroaren 24ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, mintzakideen arteko aurkezpenak egingo dira eta bere esku egongo da euren arteko elkarrizketak bultzatzea.

Animatu zaitezte eta parte hartu!

http://www.irunerrikomintzakide.org/event/mintzapoteoa-esan-kaixo-ikasturte-berriari?instance_id=13426