Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

[siteorigin_widget class=”WP_Widget_Media_Image”][/siteorigin_widget]

Mintza-txotx!Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Iruñerriko eta Lizarbeibarko  mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostia Irun eta Hondarribiko Mintzalgun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 23an, larunbatarekin.

Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan baina aurretik Solaslagunak bisita gidatua Lesakara eskainiko digute.

Goizez atera eta gaueko 22ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake!

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.

IZENA EMAN! (sakatu hemen)

Eta zeliakoek ere lasai egoteko tenorean dira, eurentzako menua prestatzeko modurik ere izango baita. Izena emateko formularioan zehaztu besterik ez duzue egin behar!!

Animatu zaitezte, beraz, eta zatozte gurekin sagardotegira! Gogoratu, izena emateko epea otsailaren 16an bukatzen da!

 

 

Nafarroako autobusa

    • Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira: Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
    • 10:00ean Lizarrako Bus Geltokian 
    • 10:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean
    • 11:15etan, Elizondoko Plazan.
    • 11:40ean, Doneztebeko bus geltokian.
    • 12:00 Lesakan. BISITA GIDATUA 
    • 20:00etan Lesakatik buelta!
[siteorigin_widget class=”WP_Widget_Custom_HTML”][/siteorigin_widget]
ZOZKETA!!! Xabi Solanoren “INPERNU” ikuskizunerako 2 sarrera bikoitza!!!!

ZOZKETA!!! Xabi Solanoren “INPERNU” ikuskizunerako 2 sarrera bikoitza!!!!

Oraindik ere sarrerak erreserbatu ditzazkezu inprimakiaren bitartez. Sakatu botoi berdean!

“INPERNUKO” IKUSKIZUNERAKO, 2 GONBIDAPEN BIKOITZAREN, SARITUEN ZERRENDA

2 GONBIDAPEN BIKOITZA:
  • Maider S.

  • Alberto U

Sarituak sarrerak Burlatako Kultur etxeko lehiatilan jasoko dituzte.

Esker mila parte hartu duzuen lagun guztiei eta bereziki ere Burlatako Euskara Zerbitzuari eta Burlatako Kultur etxeari.

XABI SOLANO TRIKITILARIA “INPERNUKO” IKUSKIZUNA TAULARATUKO DU MARTXOAREN 2an BURLATAKO KULTUR ETXEAN, LARRATZ DANTZA TALDEAREN PARTE-HARTZEAREKIN!

2 GONBIDAPEN BIKOITZA, (4 sarrera),ZOZKETATUKO DUGU, SAIO HONETARAKO SARRERAK ERRESERBATZEN DITUZUENON ARTEAN.

SARRERA ERRESERBATU “INPERNU”

Martxoaren 2an, ostiralarekin, Xabi Solano trikitilaria “inpernuko” ikuskizuna izango dugu Burlatako kultur etxean, 20:00etan.

Burlatako Euskara Zerbitzuak, BI SARRERA BIKOITZ eskaini dizkigu sarrerak erreserbatzen duten MINTZAKIDEen artean  zozketatzeko.,

Oroitu saio osagarri hauek denentzako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!

Zozketa, OTSAILAREN 23an, 12:00etan egingo dugu,, beraz, erreserbatu zure sarrera, adi ibili eta  ZORTE ON LAGUNOK!!!  

Irabazleen izenak web-orri honetan bertan jakinaraziko ditugu. 

ZER: “Inpernuko” ikuskizuna.

NOIZ: Martxoak 2, ostirala.

NON: Burlatako Kultur etxean.

 PREZIOA: 10 €

Sarrerak erreserbatzeko bideak: Hurrengo inprimakiaren bidez edo mintzakide1@gmail.com helbidean (sakatu estekan).

SARRERA ERRESERBATU “INPERNU”

 

 

 

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu! Izan zaitez Mintzakide egitasmoaren mezenas!

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA gauzatu ahal izateko, finantzaketa-iturri berriak eta enpresen eta partikularren mezenasgoa behar dira.

Urte askotan, kulturak, artistek eta sortzaileek filantropoen eta mezenasen borondate onari esker egin ahal izan dute beren lana, horiek bermatu baitute haien jardueraren jarraipena. Gaur egun, berriz heltzen zaio mezenasgoari, ezinbesteko modua baita kultura bultzatu, garatu eta sustatzeko. Zu ere mezenas bihur zaitezke, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeari esker, Nafarroako Foru Erkidegoan mezenasgo kulturala eta horren zerga-pizgarriak arautzen baititu.

Aurten, Iruñerriko Mintzakide proiektuak Nafarroako Gobernuarengandik gizarte-intereseko kalifikazioa lortu du, Nafarroako Kultura Kontseiluak emandakoa. Horrek zerga-onura handiak dakartza berekin, MECNA proiektua den heinean. 

 

Zer da mezenasgo kulturala?

Partaidetza pribatua, dohaintzen, erabilera-maileguen edo lankidetza-hitzarmenen bidez, Nafarroako Gobernuak interes sozialeko gisa deklaraturiko proiektu edo jarduera kulturalak egiteko.

Zergatik izan Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren mezenas?

Zure ekarpenarekin gure jarduerarekin jarraitzen lagunduko diguzuelako. Hala, hazten eta proposamen berri eta interesgarriak eskaintzen segitu ahal izango dugu, Mintzapraktika egitasmoa garatzen, Mintzakide-Gurasolagun-Parkealgun talde berriak martxan jartzeko, bai Saio Osagarri berriak antolatzeko, bisita gidatuak, antzerki saioak, guraso eta haurrendako saio ikusgarriak,…… eta gainera, aldi berean, zerga-pizgarri onuragarriak jasoko dituzu.

Zein onura dira horiek?

Norbanakoa baldin bazara, eskubidea izango duzu PFEZeko kuotan % 80ko kenkaria izateko zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehenengo 150 euroetan, eta % 40koa gainerako ekarpenetan.

 

Eta horrek zer esan nahi du zehazki?

150 euro ematen badituzu, eskubidea izango duzu zure errenta-aitorpenean 120 euroko kenkaria izateko (150 euroren % 80). Hau da, errenta-aitorpenean 120 euro itzuliko dizkizute aurretik emandako 150 euroetatik. Hala, Iruñerriko Mintzakidek 150 euro eskuratuko ditu, baina egindako ekarpena 30 eurokoa izango da, besterik ez.

Eta nire enpresaren bidez lagundu nahi badut?

Zure ekarpen osoa kengarritzat joko da sozietateen gaineko zergan, eta, horrez gain, lehenengo 300 euroek eskubidea emango dute % 30eko kenkaria izateko Kuota Likidoan.

 

 Zer jasoko dut dohaintza horien truke?

Legearen arabera, erakunde onuradunek ezin diote inolako kontraprestaziorik eskaini mezenasei, mezenas direla argitaratzetik harago. Dohaintzak garbiak eta sinpleak izan behar dira eta, ondorioz, ez dira kontuan hartzen etekin edo kontraprestazioren bat lortzeko helburuarekin egiten diren ekarpen ekonomikoak.

Ez kezkatu. Oso erraza da.

Bete hurrengo inprimakia: https://labur.eus/Rl7o0

Zuk mezenas izateko interesa baino ez diguzu jakinarazi behar, baita egin nahi duzun ekarpenaren zenbatekoa ere, dela telefonoz, dela posta elektronikoz: mintzakide@topagunea.eus   

IZEN-EMATE FITXAGu arduratuko gara beharrezko agiri guztiak betetzeaz.

 

Esker mila!

 

 

 

 

Lortu ezazu Mintzakide txartela eta ateraiozu disdira!

 

*  DOAN aterako zaizu

 

 

 

 

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

“Hartu, Eman, Eragin”, Mintzakide egitasmoaren kanpaina berria!

Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.

 HARTU, EMAN, ERAGIN.  AURKEZPEN BIDEOA

Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza freskatu eta praktikatu, beste batzuei hori guztia lortzen lagundu… Azken finean baina, helburu nagusia euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzea da, euskaraz gozatu eta gozatuarazi lagun giro euskalduna sortuz.

Ohi bezala, mintzapraktika egitasmo honetan, edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun berri, euskaldun zahar, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Astean tartetxo bat baduzu, batu zaitez Mintzakide mundura!

Izena emateko eskuorriak ohiko tokietan topatuko dituzue:

ANTSOAIN: Udaleko Euskara Zerbitzua                                                        ARANGUREN: Ibarreko Euskara Zerbitzua 

ATARRABIA: Karrikaluze Elkartea.                                                                 EGUESIBAR: Sarrigurengo Udala

 BERRIOBEITI: Udaleko Euskara Zerbitzua                                                    BERRIOZAR: Udaleko Euskara Zerbitzua 

BURLATA: Zubiarte Euskaltegia                                                                    UHARTE: Zubiarte euskaltegia.

 ZIZUR NAGUSIA: Udaleko Euskara Zerbitzua                                                                                                              

IRUÑEA: Karrikiri Elkartea, Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi Euskaltegiak eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala                                               Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula!

“Hartu, Eman, Eragin” – Izen emate fitxa.

Edozein gauzarako zuen esanetara gaude mintzakide1@gmail.com helbidean.

Bitartean Mintzakideko informazioa, agendatxoa etab. jasoko dituzu eta parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Animatuko zara, ezta? Eman izena!

Ongietorria!

Maiatzak 19: “Anne Etchegoyen”-en musika emanaldia Gayarre antzokian!

Maiatzak 19: “Anne Etchegoyen”-en musika emanaldia Gayarre antzokian!

Maiatzak 19an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Anne Etchegoyenen musika emanaldia ikusteko aukera paregabea izango dugu Gayarre Antzokian.

Anne Etchegoyen euskal abeslari gaztea da, Nafarroa Behereko Donapaleu herrikoa. 70.000 disko saldu eta euskal kultura Frantzian, Espainian, Euskal Herrian, Italian eta Argentinan egindako kontzertuetan transmititu eta gero, Anne Etchegoyenek, beti gogoeta berrien bila, Donejakue bideari ekin zion. Hori inspirazio iturri izan zen lan diskografiko honetarako, betiere bere erroei eutsita.

Hitzak, musika eta ahotsa Anne Etchegoyen Gonbidatuak, Compañía de Dantza Aukeran, Txalapartaris, Coro de Niños de la Ikastola de Paz de Ziganda, Jérôme Levatois, Antonio “Lacho” Jiménez (gitarrak)

Beste mintzakideak ezagutzeko aukera ederra izango duzue! Animatu!

  • HITZORDUA: 19:00etan elkartuko gara Cafe Nizan, emanaldiaren egunean, bertan sarrerak banatu eta eskaintzen duten %10eko deskontua tragoetan probesteko.
  • PREZIOA: Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin  eskura ditzakezue: Areto nagusia 17,6€ (Leihatilan 22€) / Palkoa 14,4€ (Leihatilan 18€), eta Anfiteatroa 6,4€ (Leihatilan 8€). Horrez gain, sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu Mintzakide Txartela duzuenon artean.

ZOZKETA maiatzaren 17an burutuko da eta sarituei telefonoz edota Whatsapp-ez jakinaraziko zaie.

SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Ez ahaztu hitzordua: Maiatzaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Café Nizan.

ANIMATU ZAITEZ ETA ZORTE ON!

BAGOAZ GAYARRERA! Apirilak 23an “Zuhainpeko soinuak” ikuskizuna!

BAGOAZ GAYARRERA! Apirilak 23an “Zuhainpeko soinuak” ikuskizuna!

Apirilak 23an, igandea, arratsaldeko 19:00etan, “Zuhainpeko soinuak” Zuberoako musikei buruzko emanaldia ikusteko aukera izango dugu Gayarre Antzokian. Ikuskizun honetan, ahozko transmisioaren ideia nabarmentzen da. Mireia Gabilondok zuzenduta (Tanttaka Teatroa), Zuberoako musiken adierazgarri nagusia ikusi ahal izango dugu, Jean Mixel Bedaxagar, agertokia partekatzen euskal herri musikako erreferenteetako batekin, Juan Mari Beltranekin. Mixel Etxekopar, Sacha Standen, Mathieu Mendizabal, Pierre Vissler eta Ander Barrenetxearekin batera, doinu berriak sortuko dituzte, beren sustrai tradizionalenak abiapuntu hartuta.

Jean Mixel Bedaxagar, Juan Mari Beltrán Zuzendaritza Mireia Gabilondo Artista gonbidatuak Mixel Etxekopar, Sacha Standen, Mathieu Mendizabal, Pierre Vissler, Ander Barrenetxea

Igande berezi eta ezberdin bat edukitzeko prest? Animatu, beste mintzakideak ezagutzeko aukera ere izango duzu!

  • PREZIOA: Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin  eskura ditzakezue: Areto nagusia 13,6€ (Leihatilan 17€) / Palkoa 10,4€ (Leihatilan 13€), eta Anfiteatroa 6,4€ (Leihatilan 8€). Horrez gain, sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu Mintzakide Txartela duzuenon artean.

ZOZKETA apirilaren 21ean burutuko da eta sarituei telefonoz edota Whatsapp-ez jakinaraziko zaie.

SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

Informazio gehiago jasotzeko klikatu hemen.

Ez ahaztu hitzordua: Apirilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan. Igandearekin.

ANIMATU ZAITEZ ETA ZORTE ON!