“Txo, Mikmak Txikia” Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Otsailaren 25ean, Burlatako kultur etxean.

“Txo, Mikmak Txikia” Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Otsailaren 25ean, Burlatako kultur etxean.

2 sarrera bikoitzak ditugu zozketa egiteko. Adi Gurasolagunak eta Parkelagunak

Non: Burlatako Kultur Etxean Noiz: Otsailaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan
Non: Burlatako Kultur Etxean
Noiz: Otsailaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan[/caption]

Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: Mundua aldatzeko batu gara, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna.

Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dugu, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diogu munduari.


Antzerkia eta Solasaldia. “Arkimedesen printzipioa” otsailak 11. Erreserbatu zure sarrera!

Antzerkia eta Solasaldia. “Arkimedesen printzipioa” otsailak 11. Erreserbatu zure sarrera!

“Poteoa”, antzerkia eta solasaldia.

otsailaren 11erako, plan ederra prestatu dugu. Gayarren ” Arkimedesen Printzipioa” antzezlana ikusteko aukera izango dugu  eta gero antzezleekin  solasteko aukera izango dugu. 
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:30etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko. 
Sarrerak erreserbatzeko bideak:
Hurrengo inprimakiaren bidez:
mintzakide1@gmail.com helbidean (sakatu estekan) 
674345749 whatsappean edo Karrikadendan

“Arkimedesen printzipioa”

Arkimedesen Printzipioak udal-igerilekuko kloro giroan murgitzen gaitu gure gizarte axolagabearen muturreko parabola da, benetakoa ala ez den gertaera abiapuntua izanik. Haur igeriketa taldeko entrenatzaileak mutiko bati ahoan musua ematen ikusi duelakoan dago ne skatila bat..

Masailean musu bat baino ez da, entrenatzaileak nekatzeraino dioen bezala edo benetan bazegoen asmo lizunik?

 

Une honetatik aurrera sare sozialak irakiten hasiko dira eta saihetsezineko zurrunbiloan hedatzen eskandalu bihurtuko den berria, beste aldetik inork egiaztatzerik ez daukana.

 

Obrak aukera ematen digu gertaera hau; pertsonaia bakoitzaren ikuspegi eta iritzitik jasotzeko protagonistarengandik, igerilekuko zuzendariarengandik, lankideegandik, gurasoengandik…

 

Baina zein da gure iritzia? Esandakoak egia hutsa dira edo gezurrik beltzenak osatzen ari dira. Inguratzen gaituen gizartearen psikosi gaisoak gure iritzia ere kolokan jartzen du eta ikus daiteke zurrumurru soil batek nola astindu desakeen gure barneko beldurra eta neurrigabeko indarkeria askatzea lortzeraino.

Sare sozialen nonaikotasuna era kritikoan da gaurreguneko egoera lazgarriak direla eta.

Maskaradak Arkimedesen Printzipioa eskaintzen digu euskarako eta gaztelerako aktore talde bikain biri esker. Obra honek 2011ko Born Saria eskuratu zuen baita nazioarteko arrakasta ere hain ezberdinak diren Mexiko, Argentina Colombia, Frantzia, Italia edo Errusian besteak beste.

Euskarako eta gaztelerako aktore taldea beste batzuen artean honako hauek osatzen dute; Tessa Andonegi (GOENKALE), Eneko Sagardoy euskaraz eta Javier Pereira (2014ko Aktore Berri Onenaren GOYA Saria), Lola Baldrich (ERCILLA Saria, El Internado, Amar en Tiempos Revueltos,…) gaztelainaz.

Egilea: JOSEP MARIA MIRÓ I COROMINA

Itzulpena: IÑAKI ZIARRUSTA

Zuzendaria: CARLOS PANERA

Aktoreak:

ENEKO SAGARDOY

TESSA ANDONEGI

XABIER ORTUZAR

AITOR FERNANDINO

Soinua: URKO HERNÁNDEZ

Eskenografia: GORKA MÍNGUEZ

Kartela: GUK ERREKERRE

Teknikaria: ARANTZA HEREDIA

Banaketa: IÑAKI ARKOTXA

Ekoizpena: MASKARADA

 


cartelPRINTZIPIOnuevo

cartelPRINTZIPIOnuevo

RUPER ORDORIKA “LURREAN ETZANDA” Kontzertua. Erreserbatu zure sarrera!

RUPER ORDORIKA “LURREAN ETZANDA” Kontzertua. Erreserbatu zure sarrera!

Urtarrilaren 30ean, 20:00etan.

“Lurrean etzanda” Ruper Ordorikaren disko berria da. 2014ko irailean grabatua, Ruperren 11 abesti berri hartzen ditu. Gau jaialdi honetan abesti zoragarriak eta soinu kalitate ederra entzuteko aukera izango da, Kenny Wollesen (Bill Frisell, Tom Waits…), Leo Abrahams (Brian Eno, Jarvis Cocker) eta Simon Edwards musikarien (Fairground Atraction, Billy Bragg) ekarpen bikainaren laguntzarekin.
Disko honek harago joatea lortuko du, hamabost disko handi baino gehiago izanda, euskal musikan ezinbesteko erreferentzia den musikari honen ibilbidean.
Ruper Ordorika (musika, letra eta ahotsa), Fernando Neira (bateria),Hasier Oleaga (baxua) eta Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina)

%20 beherapena izango dugu sarreretan,horrez gain ,4 
Sarrerak zozketatuko ditugu Mintzakideen artean, eta %10 Cafe Nizan.
Zozketa, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etan egingo da.

SARRERAK AURRETIK ESKATU BEHAR DITUGU EZ HUTZI AZKEN EGUNERAKO!
Sarrerak hartzeko bideak:
-Hurrengo inprimakiaren bitartez: SAKATU HEMEN 
-Whatsapp bitartez: Izen-abizenak,  674345749 telefonoan
-epostaz: Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa  mintzakide1@gmail.com  helbidean(sakatu loturan)
-Karrikiri dendan: Xabier Karrika 4, 31001 Iruñea.


niza

niza

6 Sarreren zozketa, “7 Aldiz Elur” antzezlana ikusteko 6 sarreren Zozketa. Mintzakide egitasmoa

6 Sarreren zozketa, “7 Aldiz Elur” antzezlana ikusteko 6 sarreren Zozketa. Mintzakide egitasmoa

Gayarre antzokira goaz! “7 aldiz elur”antzezlana ikustera eta ostean solasaldia egingo dugu TTantaka Teatroa konpaniako lagunekin.

Saio Osagarri honetarako abantaileen zerrenda:

-6 sarrerak Mintzakideen artean zozketa egiteko. 

-%20ko beherapena parte hartzaile guztientzat.

-%10ko beherapena Cafe Nizan hartutako kontsumizioetan, sarrera aurkeztuz.

Bernardo Atxagaren ” 7 aldiz elur” antzezlana ikustera eta TTANTAKA TEATROko antzezleekin SOLASALDIA egingo dugu amaitzerakoan.

Mintzakide Saio Osagarria.
ANTZERKIA&SOLASALDIA
Non: Gayarre Antzokian
Noiz: Abenduaren 10ean, 20:00etan (19:30ean sarrerak jasotzeko)
Antzezlana amaitzerakoan solasaldia egingo dugu TTantaka Teatro Konpaniako lagunekin.
Sarrerak: 12€





Antzerkia, musika eta poesia, Mikel Laboaren figura artistikoaren inguruan. “Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa Elurretan)” Tanttaka taldearen antzezlan berria da, eta Bernardo Atxagaren testuak ditu. Egile abeslariaren oroitzapena da, batez ere. Poesiaren tresnekin, antzezlana eszenaratzearekin, musikarekin, errespetuarekin, emozioarekin eta umorearekin Mikel Laboaren unibertso artistiko eta humanoa ibiliko da. Lagunen arteko topaketa da. Dena geldiaraztea ekartzen duen elurtea izaten denean bezala, eta gaua iristen denean Mikelek txoriekin zituen topaketez, Mikelen lotsaz, irribarreaz, ausardia artistikoaz… hitz egiten denean bezala.
Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
SARRERAK AURRETIK ESKATU BEHAR DITUGU EZ HUTZI AZKEN EGUNERAKO!
Sarrerak hartzeko bideak:
-Hurrengo inprimakiaren bitartez: SAKATU HEMEN 
-Whatsapp bitartez: Izen-abizenak,  673 317 630 telefonoan
-epostaz: Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa  mintzakide1@gmail.com  helbidean(sakatu loturan)
-Karrikiri dendan: Xabier Karrika 4, 31001 Iruñea.



6-sarrera

6-sarrera

Karrikiriko elkarteko Dendan, beherapenak Mintzakide Txartelarekin.

Karrikiriko elkarteko Dendan, beherapenak Mintzakide Txartelarekin.

Karrikiri Elkarteak, Iruñeko Xabier jaitsiera
karrikan duen Karrikadendan hurrengo beherapenak eskainiko ditu MINTZAKIDE
TXARTELArekin.
-liburu,
CD, jostailuak  %5 beherapena

-jantzietan
 % 10 beherapena
Laster, gabonetarako prestatzen ari diren katalogoaren berri jasoko duzue!
Beherapen hauek eskuratu ahal izateko, Mintzakide Txartela jaso bitartean, gurekin jarri zaitez harremanetan ohiko bideak erabiliz:
Emailez: mintzakide1@gmail.com
whatsapp:  673 317 630
edo gure telefonoetan!