Mintza Eguna 2023

Mintza Eguna 2023

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko  zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude.  Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da. Zatoz gurekin egun pasa!

Eman Izena!


WhatsApp-Image-2023-05-03-at-12.09.41-1

WhatsApp-Image-2023-05-03-at-12.09.41-1

IKA Campion: Ikastaro trinkoak otsailean

IKA Campion: Ikastaro trinkoak otsailean

2022ko otsailerako hasiera mailako ikastaro trinkoak eta B1 eta B2 mailak antolatu ditu IKA Arturo Kanpion euskaltegiak. Prezio berezia izango dute; gutxienez eskolen % 85era joaten diren ikasleei matrikularen erdia itzuliko zaie.

Mailak: hasiera, B1 eta B2

Datak: urtarrilaren 31tik otsailaren 25era

Ordutegia: 09:00 – 13:30

Prezioa: 200,00 €. Gutxienez eskola-orduen % 85era joaten diren ikasleei 100,00 €itzuliko zaizkie.

Izena ematea eta matrikula: matrikula online egiteko klikatu ondorengo botoian. Nahiago baduzu, telefonoz ere egin dezakezu 948 22 22 46 zenbakian.

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.  Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko.

Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar dela! 

 

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!🍏 Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ 🚌 Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko. 🤸🏽‍♀ Arizkungo...

Iruñerriko II. mintzodromoa

Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.

Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn...

Mintza Eguna 2022: Hendaian, ekainaren 5ean!

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren...

MINTZA-TXOTX! LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak LLindurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren APIRILAREN 9rako. Sakatu hemen ,http://labur.eus/TXOTX22  eta txartelak gordeko dizkizugu. Iruñerriko mintzakideak, Baztan,...

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

Heldu den Abenduaren 1ean demode produzkioak-en “kutxidazu bidea ixabel” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ Ikuskizuna euskaraz 2021ean Musika Ikuskizun Onenaren MAX saria lortu du “Kutsidazu bidea Ixabel” nobela arrakastatsuan oinarritutako...

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.  Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko. Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar...

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa! Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.


Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko XII.Eustal Tulkur Askea. Opari bat da!

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko XII.Eustal Tulkur Askea. Opari bat da!

“Bakean dagoena bakean utzi” antzerkia. XII. EUSTAL TULKUR ASKEA. OPARI BAT DA

“Zerua berun” Hitza, musika eta irudiaXII. EUSTAL TULKUR ASKEA. OPARI BAT DA

“Lurralde hotzak” Filma, bidaia baten kontakizuna. XII. EUSTAL TULKUR ASKEA. OPARI BAT DA

“Euskararen jatorria: historiak eta istorioak”. EUSTAL TULKUR ASKEA. OPARI BAT DA


eskuorria_z_baja_001

eskuorria_z_baja_001

badator kokoa!!

badator kokoa!!

Iruinkokoak hiri buruzagiko karrikak hartuko ditu martxoaren 3an

Heldu den martxoaren 3an Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna herri-antzezpena eginen dugu hiri buruzagiko Alde Zaharreko karriketan barna. Guztira 70 lagunen elkarlanari esker sortutako ikusgarri honek dantza, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen ditu, eta euskara du ardatz nagusi. Emanaldiak bi zati izanen ditu: puska biltzea edo asalduak, Iruñeko Alde Zaharreko euskal elkarteei bisita eginez, eta ondoren, ekitaldi nagusia edo mustra, Santa Ana plazan.

Asalduetan inauteriko protagonistek elkarte ezberdinei bisita eginen diete, euren atarietan dantzak, kantuak edo bertsoak eskainiz.

Eguerdiko 13:00etan eginen den mustra edo ekitaldi nagusian, aldiz, Koko-xuriek(dantzariek) hartuko dute plaza lehen lehenik. Koko-beltzek (pertsonaia zirtzil, ilun eta zirikatzaileak) ebatsiko diete tokia eta haien jelkaldi satirikoa eginen dute, urtean zehar hirian izandako gertakari esanguratsuenei buruz. Azkenik, bertsolariek plazan gertatu eta ikusitakoa iruzkinduko dute bertsoz. Kate hori ―dantza, antzerkia, bertsoa― 4-5 aldiz errepikatuko da ordu t’erdi inguruko herri antzezpenean. Parte-hartzaile guztiek, arizale zein publikoak, dantzatutako jauzi baten bitartez emanen zaio amaiera Iruinkokoari.

Asalduak

9:45 Duguna + Zaldiko Maldiko (San Frantzisko plaza)
10:30 Karrikiri + Euskaldunon Biltoki (Xabier karrika, 4)
11:15 Herriko Taberna (Carmen karrika, 34)
12:00 Iparla Elkartea (Descalzos karrika, 83)
13:00 Mustra: Santa Ana plazan / Adi, euria eginez gero, Mañuetako frontoian!!

15:00 Bazkari irekia Arrano elkartean 

Oharra: Arrano elkartean 15 euroren truke eginen dugun bazkari irekian parte hartzeko euskaraz jakitea eskatzen da eta izena emateko iruinkokoa@gmail.com helbidera mezua igorri behar da.

Iruinkokoak bere hasieratik du zabal eta parte-hartzaile izateko bokazioa. Lau elkarte antolatzaileetako kideez gain, Iruñeko dantza talde ezberdinetako dantzariek parte hartu dute, musikari saldo batek, hango eta hemengo arizaleak, eta beste hainbat norbanako.

Izan zaitezte Iruñeko inauteri euskaldunaren parte koko-zuri, koko-beltz, herensuge, dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariekin batera!

Ongi etorri!!

Informazio +:https://dantzan.eus/kidea/iruinkokoa/iruinkokoa-iruneko-inauteri-euskaldunak

 


1404VC2dbFxf7BeszeJRgn0O4x0O8I3Fh

1404VC2dbFxf7BeszeJRgn0O4x0O8I3Fh