Berriobeitiko Euskararen Jaia. Ekainaren 6an.

Berriobeitiko Euskararen Jaia. Ekainaren 6an.


PRENTSA-OHARRA
VII. EUSKARAREN JAIA –  Berriobeitiko Zendea

VII. Euskararen Jaia antolatu dugu Berriobeitiko Zendean. Aurten, Euskararen Eguna, berez, Berriobeiti
herrian ospatuko da.

Jatorria: 2009. urtean ospatu zen lehenengo aldiz eta, ondoren urtez urte egin da Berriobeitiko Zendeako
herri ezberdinetan.

Helburuak: Zendean euskararen erabilera sustatzea eta herritar euskaltzale berriek eta zaharrek elkar
ezagutzea dugu helburu, eta guztia testuinguru ludiko batean. Horrekin batera, gure bazterrak eta historia
ezagutzera eman nahi ditugu, eta aldi berean, gure herrietan euskarak utzi duen ondarea aintzatetsi, mendeetan
zehar hizkuntza erabiliena izan baita, eta gaur egun ere bizirik baitago gure artean.

Egitura: ekitaldi nagusia Euskararen Eguna da, baina horretaz gain beste hainbat ekimen antolatu dira
aurreko aste honetan, Zendeako herri ezberdinetan.

Antolaketa: Euskararen Jaia antolatzeko herritarren Batzorde Irekirako deia egiten da eta herritar guztiak
gonbidatuta daude. Azpimarratzekoa da, Euskara Zerbitzuaren koordinazioarekin, 30 auzokideen inguruko
talde bat dagoela lanean eta beste herritar zenbaitzuk ere bere laguntza eskaini dutela.


VII-Euskararen-Jaia_NOTA-PRENSA_PRENTSA-OHARRA5

VII-Euskararen-Jaia_NOTA-PRENSA_PRENTSA-OHARRA5

Berako solasalagunek prest dute Mintza Eguneko egitaraua

Berako solasalagunek prest dute Mintza Eguneko egitaraua

Hamargarren Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako solaslagunek, eta plana zehatz kontatu digute:
Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Rikardo Baroja ikastetxeko aterpean. Sarako Txalapartariek, Bortzirietako Bertso Eskolak, Baztango Fanfarre Mi Fak eta eskualdeko Solaslagunek parte hartuko dute bertan. Herriko Ikastetxeko haurrek egindako marrazkiak banatuko dira, eguneko egitarauarekin. Horrekin batera, Euskal Herriko txoko guztietatik datozen mintzalagunei hamaiketakoaeskainiko zaie.

 

12:00etan, herria edo ingurua ezagutzeko bi ibilbide kulturalantolatu ditugu, Solaslaguna egitasmoko kideen eskutik:
A) Bera Altueratik. Ibilbide bat eginen da goi-kotetatik. Bertan, Kaxerna Gaztetxeko kideek egoitza erakutsiko digute eta Garmendiko Bordako gasna eta Lekuederreko bazterrak ezagutuko ditugu.
B) Bera Karriketatik. Itzea aldera hurbildu eta Barojarren eta sorginen berri izanen dugu, elizako organo berezia entzun eta San Migel zubiko historiak ezagutuko ditugu herritarren eskutik.
Goizeko ibilbidetxoaren ondotik, elkartu eta kalejira poteoa eginen da.
15:00etan, Herri bazkaria plazako inguru ederrean eginen da eguraldi onarekin. Bazkalostean,esker emate ekitaldia izanen daMintzalagun egitasmoan lan berezia egin duten kideei eskerrak emateko. Azkenik, partaideak dantzan eta kantuan jarriko dituen Dantzaldia izanen dugu Malerrekako Oharkabe taldearekin.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 22ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Autobusa eta Bazkariko txartelak 27€ balio du eta menu berezia behar dutenek aldez aurretik.
Hortxe izen-emate fitxa:

 

Ez eutsi tentaldiari, animatu eta etorri Berara!


PEGATINA-20154

PEGATINA-20154

Maiatzaren 30ean Mintza Eguna Beran, etorri nahi?

Maiatzaren 30ean Mintza Eguna Beran, etorri nahi?

Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, Beran izango da maiatzaren 30ean. Aurten 10 urte beteko ditu jaiak eta egitarau betea osatzen ari dira Bortzirietako Solaslagunak.

Hona hemen aurrerapena:
– 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Ricardo Baroja Eskolan
– 12:00 Bi aukera:
A) Bera altueratik. Lekueder eta Garmendiko Bordara bisita
B) Bera karriketatik. Bisita gidatua xokoz xoko
– 13:30 Mintza Kalejira fanfarrearekin
– 15:00 Bazkaria Herriko Etxeko plazan*
– 16:30 Esker emate ekitaldia
– 17:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin
* Euria izanez gero bazkaria eskolako frontoian izango da.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 22ra arte egin
daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein
Euskaltzaleen Topagunearen bidez.
Autobusa eta Bazkariko txartelak 27€ balio du eta
menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.


Maiatzeko azken larunbatean plana daukagu Beran!


PEGATINA-20155

PEGATINA-20155

Badator 15. AEKarpa!!

Badator 15. AEKarpa!!

Badator 15. AEKarpa!!

 

Asteburuan giro ederra egongo da Iruñean. Izan ere, AEKarpa antolatu dute bertako euskahaldunek larunbaterako (maiatzak 9)

Egun osoko egitarua prest dago. Goizeko 10:30etik aurrera, dantzak,
musika, ardo dastaketa, mus txapelketa… eta 12:30ean, mintzodromoa. 

 

 Azken ekintza honetan parte hartzeko,  maiatzaren 7a baino lehen izena
eman behar da posta elektronikoz (donibane@aek.org // irunezar@aek.org)

Arratsaldean, herri bazkaria (txartelak 20 euroan, euskaltegietan salgai), egingo da eta gerora, dantzaldia eta kontzertua. 

15. AEKarpan zure zain egongo gara, euskahaldun!


AEKarpa152

AEKarpa152