Maiatzeko azken larunbatean plana daukagu Beran, etorri nahi?

Maiatzeko azken larunbatean plana daukagu Beran, etorri nahi?

Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, Beran izango da maiatzaren 30ean. Aurten 10 urte beteko ditu jaiak eta egitarau betea osatzen ari dira Bortzirietako Solaslagunak.
– 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Ricardo Baroja Eskolan
– 12:00 Bi aukera:
A) Bera altueratik. Lekueder eta Garmendiko Bordara bisitaB) Bera karriketatik. Bisita gidatua xokoz xoko
– 13:30 Mintza Kalejira fanfarrearekin
– 15:00 Bazkaria Herriko Etxeko plazan*
– 16:30 Aitortza ekitaldia
– 17:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin

* Euria izanez gero bazkaria eskolako frontoian izango da.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 26ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Bazkariko txartelak 17€ balio du eta menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.
Izen emate fitxa: http://goo.gl/RZm4nl
Maiatzeko azken larunbatean plana daukagu Beran!
‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmoa Iruñerrian. %50 merkeago MINTZAKIDEENTZAT!

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmoa Iruñerrian. %50 merkeago MINTZAKIDEENTZAT!

Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti,
Berriozar, Burlata, Uharte eta Zizur Nagusiko udalek antolatu dute
egitasmoa, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean eta hainbat
liburu-dendaren babesarekin.

 Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %25
merkeago ordaindu ahalko da liburu-dendetan %50 merkeago parte
hartzailea Mintzakide edo Euskara Elkarteko kidea bada (liburutegian
txartela edo agiriren bat aukeztu beharko da deskontu bikoitz hori
lortzeko *). 

Azken eguna txekea erabiltzeko: 2015eko uztailaren 11.

 

Apirilaren 23an, Liburuaren nazioarteko egunean, Euskaltzaleen
Topaguneak ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmoaren bederatzigarren
edizioa martxan jarri zuen.

Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata,
Uharte eta Zizur Nagusiko udalek antolatu dute egitasmoa
, Euskaltzaleen
Topagunearekin elkarlanean eta hainbat liburu-dendaren babesarekin. 

Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak
euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde
atsegin eta gozagarria azpimarratuz eta parte hartzaileei abantailak
eskainiz.

Hiru pauso:

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  • Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz
    irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta
    euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da etxera eraman
    eta irakurtzeko.
  • Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta
    fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta
    iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du,
    hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  • Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako txartelarekin, parte hartzaileek euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko dute (%50 merkeago parte hartzailea Mintzakide egitasmoko edo Euskara Elkarteko kidea bada)

Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea bana
zozketatuko da, Udal liburutegian hile horretako parte hartzaileen
artean .

Liburuaren Nazioarteko Egunean hasita, bi hilabetez. Aurreko
edizioetan bezala, apirilaren 23an abiatuko zen aurten ere “Irakurri,
Gozatu eta Oparitu” egitasmoa, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Uda
aurreko hilabeteak baliatzen dira egitasmoa sustatzeko, ondorengo opor
garaia, askorentzat, liburuak (opari harturikoak, barne) irakurtzeko
garai egokia baita. Bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak,
ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko
aukera eta uztailaren 11 artekoa horiek liburu dendan erabiltzeko.

Esan bezala, aurten 42 herritan izango da martxan ekimena.
Eskualdekako hedapenean zentratu dira antolatzaileak egitasmoa herrietan
indartzeko helburuarekin:

Aurreko urteetan ikusi denez, kanpainak eragin positiboa du
herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburu mailegu
erabileran. Izan ere, egitasmoaren helburuetariko bat da euskaldunak
liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak
liburuen salmentan izaten duen eragina ere kontuan hartzekoa da.

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur
jarduerak ere antolatuko dira, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu
azokak, irakurketa musikatuak eta abar. Egitasmoak Eusko Jaurlaritza eta
Araba eta Bizkaiko Aldundien babesaz gain, honako argitaletxeen
laguntza jasotzen du: Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela,
Txalaparta eta Susa.

#Ap25anahitasuna. Bertso Bazkaria.Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia.

#Ap25anahitasuna. Bertso Bazkaria.Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia.

 Larunbateko BERTSO-BAZKARIAren txartelak oraindik batzuk salgai. Euskaltzale/Bertsozale: zabaldu kontaktuen artean eta gero denok #ap25anahitasuna

 

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko
eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean
Anaitasuna Kiroldegian.

Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain,
eguna girotzeko plan desberdinak antolatu dira, besteak beste,
BERTSO BAZKARIA: (kartelak erantsirik)

 BERTSO BAZKARIA. Julio

Soto, Alaia Martin, Fredi Paia. 14:00ean
Anaitasunako Jatetxean bertan. 25 euro. Txartelak salgai:
Karrikiri Euskal Dendan, Irrintzi eta Iruñezar AEK
Euskaltegietan, IKAren Campion eta Sahats Euskaltegietan
Informazioa/Erreserbak: euskarazbizinahidut@gmail.com
helbidean.

#ap25anahitasuna. Gu joanen gara! Bagara nor, eta plaza hartzera goaz. #ap25anahitasuna

#ap25anahitasuna. Gu joanen gara! Bagara nor, eta plaza hartzera goaz. #ap25anahitasuna

Apirilaren 25ean bertan izanen gara, Anaitasuna Kiroldegian. Hantxe zurekin bat egin nahiko genuke (Animatuz gero, zabaldu mezu hau zure kontaktu guztien artean)

 

Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin
du zure laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari,
ikertzaile, ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara
euskarak aurrera egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure
denboraz eta diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera
egiteko duzun gogoa kutsatu diozu.

Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok
harrotasunez bete behar gaituen jarduna. Unea da egindakoari dagokion
balorea emateko, ordua da bat egiteko eta datozen urteotan
indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera egiteko modu
eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz
bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.

Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu
beste hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika berria
eta eragingarria behar du euskarak.

Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika horren oinarriak zein
diren azaltzeaz gain, orain arte egindakoak eragiten digun harrotasuna
plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun
konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.

 


#Ap25aNAHItasuna from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.

Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain, eguna girotzeko plan
desberdinak aukeran daude: Ezkaban lasterka, Bertso Bazkaria,
Mintzodromo erraldoia Gaztelu Plazan, Xamariko eguna, Nafarroako
Antzerki Eskolan antzezlan baten estreinaldia…
Bagara nor, eta plaza hartzera goaz

Gu joanen gara! “Ekitaldia historikoa izanen da” #ap25anahitasuna

Gu joanen gara! “Ekitaldia historikoa izanen da” #ap25anahitasuna

Apirilaren 25ean bertan izanen gara, Anaitasuna Kiroldegian. Hantxe zurekin bat egin nahiko genuke (Animatuz gero, zabaldu mezu hau zure kontaktu guztien artean)

Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile, ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara euskarak aurrera egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure denboraz eta diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera egiteko duzun gogoa kutsatu diozu.

Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok harrotasunez bete behar gaituen jarduna. Unea da egindakoari dagokion balorea emateko, ordua da bat egiteko eta datozen urteotan indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera egiteko modu eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.

Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu beste hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika berria eta eragingarria behar du euskarak.

Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika horren oinarriak zein diren azaltzeaz gain, orain arte egindakoak eragiten digun harrotasuna plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.

 

Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain, eguna girotzeko plan desberdinak aukeran daude: Ezkaban lasterka, Bertso Bazkaria, Mintzodromo erraldoia Gaztelu Plazan, Xamariko eguna, Nafarroako Antzerki Eskolan antzezlan baten estreinaldia… Bagara nor, eta plaza hartzera goaz