ITSASOAREN EMAZTEAK.Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa

ITSASOAREN EMAZTEAK.Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa

Martxoak 8, Igandearekin, plan ederra prestatu dugu. Gayarren ” ITSASOAREN EMAZTEAK.Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa”  dantza-antzezlana ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin (13,60€) izango ditugu eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 18:30etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko. 
SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:
hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu estekan) IZEN-EMATE FITXA
epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
674345749 whatsappean:Itsasoaren emazteak+ IZEN-ABIZENAK 
ZOZKETA MARTXOAREN 6an, 12:00ETAN IZANGO DA. 
Sarituen zerrenda mintzakideak.blogspot.com blogean argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.
“Itsasoaren emazteak” Gayarre antzokian. Erreserbatu zure sarrera! 
 Martxoaren 8an. Hirurogei dantzarik, lau musikarik eta bi aktorek bat egingo dute agertokian istorio bizi eta zirraragarri bat kontatzeko, olatuen joan-etorrian. Euskal dantzak oinarri hartuta, ikuskizun honen xedea da kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak erakustea. Emakumeei buruzko istorioa, eta kresal usaina nagusi. Itsasoaren emazteak dira, euskal kostaldeko bizitzako gatza eta piperra. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.


4 Sarreren zozketa, sarrerak  erreserbatzen duzuen artean egiteko.
Martxoak 8, Igandearekin, plan ederra prestatu dugu. Gayarren ” ITSASOAREN EMAZTEAK.Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa”  dantza-antzezlana ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin (13,60€) izango ditugu eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 18:30etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko. 
SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

  • hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu estekan) IZEN-EMATE FITXA
  • epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • 674345749 whatsappean:Itsasoaren emazteak+ IZEN-ABIZENAK 

ZOZKETA MARTXOAREN 6an, 12:00ETAN IZANGO DA. 
Sarituen zerrenda mintzakideak.blogspot.com blogean argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.




Emakumeei buruzko istorioa eta kresal usaina

Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa Zuzendaritza eta dramaturgia Agurtzane Intxaurraga Dantza garaikideko koreografia Maider Oiarzabal (Kukai dantza taldea) / Hika Teatroa Dantzariak Oinkari Dantza Taldea Jatorrizko musika eta zuzendaritza Pello Ramirez Zuzeneko musikariak
Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez

Aktoreak Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga

Hirurogei dantzarik, lau musikarik eta bi aktorek bat egingo dute
agertokian istorio bizi eta zirraragarri bat kontatzeko, olatuen
joan-etorrian. Euskal dantzak oinarri hartuta, ikuskizun honen xedea da
kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak erakustea. Emakumeei buruzko
istorioa, eta kresal usaina nagusi. Itsasoaren emazteak dira, euskal
kostaldeko bizitzako gatza eta piperra. Saregileak ofizioz, sardinerak
afizioz.

Saio Osagarrietan parte hartzeko eskatzen den baldintza bakarra EUSKALDUNA izatea da, beraz zuen taldekideak senitartekoak, lagunak, amoranteak,….. ere parte hartu dezakete. Animatu ezazu!
Martxoak 8, Igandearekin, plan ederra prestatu dugu. Gayarren ” ITSASOAREN EMAZTEAK.Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa”  dantza-antzezlana ikusteko aukera izango dugu.

Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (13.60€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:30etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko.  

Sarrerak erreserbatzeko bideak:Hurrengo inprimakiaren bidez: SAKATU HEMEN ,mintzakide1@gmail.com helbidean, 674345749 whatsappean edo Karrikadendan

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO AZKEN EGUNA! 3 SARRERA BIKOITZ! Kepa Junkera & Sorgiñak, MINTZAKIDE TXARTELAREKIN.

Kepa Junkera & Sorgiñak
Azaroaren 21ean, 20:00etan , Burlatako Kultur Etxean.
Kepa Junkerak trikitixaren historiaren laburpentxo bat egingo digu Sorgiñak taldearen laguntzarekin (Amets Ormaetxea, Alaitz Escudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Garazi Otaegi eta Maria Lasa).
Azaroaren 21ean , Burlatako Kultur Etxean.
3 sarrera bikoitza (6 sarrera) jaso ditugu zozketa egiteko.
Zozketa azaroaren 20an 13:00 etan izango da.
Zozketa honetan parte hartzeko, sakatu hurrengo esteka eta  irakurri ezazu  baldintzak.  MINTZAKIDE TXARTELA. ZOZKETAK! (sakatu hemen)


Kepa Junkerak trikitixaren historiaren laburpentxo bat egingo digu Sorgiñak taldearen laguntzarekin (Amets Ormaetxea, Alaitz Escudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Garazi Otaegi eta Maria Lasa).
Azaroaren 21ean , Burlatako Kultur Etxean.

“Koka kola eta barea” antzezlana doan, Mintzakide Txartelarekin.

Helduen antzerkialdia: “Koka kola eta barea”

Igande 16an, 19:00etan Berriozarko Entzunaretoan.
SARRERAK DOAN MINTZAKIDE EGITASMOKO PARTAIDEENTZAT. 
Eskuratu zure txartela hurrengo inprimakia betetzen edo/ gure telefonoetan.



Taldea: Xentimorik gabe.

Zuzendaria: Asier Sota.
Testuetarako ideiak: Xabier Etxaniz Rojo.
Antzezleak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.

Koka Kola eta barea Ramon Agirre eta Inazio Tolosa artisten, edo Ray eta Nik pertsonaien, pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria. Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista handi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. Ez da erraza jakiten bi morroi hauek kontatutakoak zenbat duen egitik eta zenbat esajeraziotik edo gezur borobiletik. Artistek handia izaten dute imajinazioa eta asmatzeko ahalmena. Ray eta Nik-en esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko… Gerora mitiko bihurtu den abesti bat eurek asmatua dela aldarrikatzen dute, baina isilpean gordeko dute plajiatzailearen izena. Momentuz. Munduan bueltaka ibili ondoren euren meritua aitortua izan dadin besterik ez dute nahi eta Euskal Kantagintzaren Benetako Historia kontatzera-kantatzera datoz. Ez hori bakarrik. Ez Dok Amairu berpiztera ere bai. Lortuko ote dute?