ZOZKETAN PARTE HARTZEKO AZKEN EGUNA! 3 SARRERA BIKOITZ! Kepa Junkera & Sorgiñak, MINTZAKIDE TXARTELAREKIN.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO AZKEN EGUNA! 3 SARRERA BIKOITZ! Kepa Junkera & Sorgiñak, MINTZAKIDE TXARTELAREKIN.

Kepa Junkera & Sorgiñak
Azaroaren 21ean, 20:00etan , Burlatako Kultur Etxean.
Kepa Junkerak trikitixaren historiaren laburpentxo bat egingo digu Sorgiñak taldearen laguntzarekin (Amets Ormaetxea, Alaitz Escudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Garazi Otaegi eta Maria Lasa).
Azaroaren 21ean , Burlatako Kultur Etxean.
3 sarrera bikoitza (6 sarrera) jaso ditugu zozketa egiteko.
Zozketa azaroaren 20an 13:00 etan izango da.
Zozketa honetan parte hartzeko, sakatu hurrengo esteka eta  irakurri ezazu  baldintzak.  MINTZAKIDE TXARTELA. ZOZKETAK! (sakatu hemen)


Kepa Junkerak trikitixaren historiaren laburpentxo bat egingo digu Sorgiñak taldearen laguntzarekin (Amets Ormaetxea, Alaitz Escudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Garazi Otaegi eta Maria Lasa).
Azaroaren 21ean , Burlatako Kultur Etxean.


“Koka kola eta barea” antzezlana doan, Mintzakide Txartelarekin.

“Koka kola eta barea” antzezlana doan, Mintzakide Txartelarekin.

Helduen antzerkialdia: “Koka kola eta barea”

Igande 16an, 19:00etan Berriozarko Entzunaretoan.
SARRERAK DOAN MINTZAKIDE EGITASMOKO PARTAIDEENTZAT. 
Eskuratu zure txartela hurrengo inprimakia betetzen edo/ gure telefonoetan.



Taldea: Xentimorik gabe.

Zuzendaria: Asier Sota.
Testuetarako ideiak: Xabier Etxaniz Rojo.
Antzezleak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.

Koka Kola eta barea Ramon Agirre eta Inazio Tolosa artisten, edo Ray eta Nik pertsonaien, pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria. Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista handi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. Ez da erraza jakiten bi morroi hauek kontatutakoak zenbat duen egitik eta zenbat esajeraziotik edo gezur borobiletik. Artistek handia izaten dute imajinazioa eta asmatzeko ahalmena. Ray eta Nik-en esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko… Gerora mitiko bihurtu den abesti bat eurek asmatua dela aldarrikatzen dute, baina isilpean gordeko dute plajiatzailearen izena. Momentuz. Munduan bueltaka ibili ondoren euren meritua aitortua izan dadin besterik ez dute nahi eta Euskal Kantagintzaren Benetako Historia kontatzera-kantatzera datoz. Ez hori bakarrik. Ez Dok Amairu berpiztera ere bai. Lortuko ote dute?

Opari berezia, urte osoko harpidetzarekin. Gaztezulo Aldizkaria.

Opari berezia, urte osoko harpidetzarekin. Gaztezulo Aldizkaria.

GAZTEZULO aldizkaria 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako euskarazko hilabetekaria da. Egun, Euskal Herri osoko gazteengana zein atzerrian daudenengana edo diasporarengana heltzen den euskara hutsezko aldizkari bakarra da. Ale bakoitzak 80 orrialde ditu, koloretan, askotariko gaiak jorratuz: musika, zinema, sexua, literatura, teknologia berriak, moda, artea, gizarte mugimenduak…
Mintzalagun gazteentzako aukera aproposa da GAZTEZULO. Aldizkariaz gain, webgunea ere badauka: www.gaztezulo.com
  • Urte osoko harpidetza, 11 ale: 20€ eta Esne Beltzaren azken DVDa opari.

Mintzakide Txartelarekin, Berria Egunkariaren Harpidetza, baldintza bereziekin!

Mintzakide Txartelarekin, Berria Egunkariaren Harpidetza, baldintza bereziekin!

Euskarazko egunkari nazionala da BERRIA. Asteartetik ostiralera argitaratzen du paperezko edizioa eta egunerokoari www.berria.info webgunearen bidez egiten dio jarraipena. Ostiraletan HITZAk argitaratzen ditu, larunbatetan haurrentzako Mantangorri gehigarria eta  igandeetan Egitura ekonomia gehigarria eta Igandea.
BERRIAren eginkizun nagusia da: kalitatezko kazetaritza egitea euskaraz, euskararen normalizazioari eta garapenari lotuta eta euskaldunon komunitateak duen komunikazio beharrari lotuta. Berria egunkariko harpidedun eginez gero, urtebetez %50eko deskontuarekin jasotzeko aukera dute mintzalagunek. Hainbat harpidetza mota ditugu eskura:

  • Asteartetik-igandera: 222€
  • Asteartetik-ostiralera: 141,5€
  • Ostirala-larunbata eta igandea: 119,6€
  • Larunbata eta igandea: 85,5€
Berrialagun harpidedun egiten direnek,  berrialagun harpidedun txartela jasoko dute. Txartelaren bidez hainbat abantaila izango dituzte: asteroko kioskoan opariak, kultur emanaldietarako sarreren zozketak, promozioetan eskaintza bereziak eta abar.
Galdeiguzu!