Zer da Mintzakide?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da

1994an Donostian martxan jarri zenetik urtero ikasturte hasierarekin batera Euskal Herriko herri askotan  Mintzakide egitasmoek euskaraz praktikatzeko aukera eskaintzen diete herritarrei.

Talde txikiak sortzen dira bakoitzaren aukerak kontutan izanda. Mintzakide gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko elkartzen dira. Baina, herriaren arabera, bestelako aukerak ere badira: mendi taldeak, guraso eta familentzat taldeak,  eskalada eta crossfit taldeak, Hikalagun eta euskalkilagunek esaterako.

Aukera paregabea, beraz, euskaraz gehiago aritu nahi dutenentzat, edo dugunontzat, hobe esanda! Mintzakide egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!

  • EUSKARA HOBETZEKO
  • GEHIAGOTAN ERABILTZEKO
  • EUSKARAZ BIZITZEKO
  • NORMALIZAZIOAREN ALDE EGITEKO
  • INGURUNE EUSKALDUNA SORTU, INDARTU ETA ZABALTZEKO….
  • Astean behin ordubetez
  • Talde txikietan
  • Paseoan, kafetegian, parkean…
  • Euskaraz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen
  • Beste mintza-taldeekin koordinatzen

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila eduki behar da eta astean behin elkartzeko konpromezua hartu

Zure beharretara egokitutako Mintzapraktika

Zurekin euskaraz egin nahi dugu

Mintzapraktika taldeak

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan.

Mintzapraktika ON-line

Denbora faltarengatik edo bizitzen ari garen egoera berezi honengatik udaberrian MintzalagunOn sarea abiatu genuen. Hainbat plataformen bitartez Mintzapraktika taldeak osatuko ditugu.  Astean behin, ordu batez, Bidelariak eta Bidelagunak baina zure etxeko erosotasunetik. Elkar zainduz, erantzunkizunez. Elkarrekin, euskara bizi, erabili.

Mintzakidearen aldaerak

Urteak dira jada Iruñerriko Mintzakide programa  martxan  denetik.  Egitasmo  honen  helburua  euskararen normalizazioan eragitea da, euskaraz jariotasunez hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten hiztunak elkartuz. Dagoeneko 900 lagunetik gora hartzen dute parte 100 eta piko taldetan banaturik.
Orain arte egindakoak indartu eta hobetzeko xedez, gurasoei zuzendutako Parkelaguna eta Gurasolaguna egitasmoak jarri genituen abian.

Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokitutako Mintzakideren bi aldaera.

*Koronabirusa dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu.

Eguesibarko udala

Orkoiengo udala